Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EDUKI BABESTUA-HONDARRIBIKO UDALA

Gitarra jaialdia eta antzerkia, Hondarribiko asteburuan

Hondarribia
Kultura

Hondarribia-Peñiscola Nazioarteko XXI. Gitarra Jaialdiaren barruko kontzertuak jasoko ditu Kultur Etxeak.

Laurent Boutrosek (gitarra) eta Julieta Cruzadok (dantza) igandean eskaniko dute emanaldia.
2023/04/27
Oarso Bidasoko Hitza

Ohikoa den bezala, kulturaz beteta dator Hondarribiko asteburua. Klasiko bat izango da eskaintzaren artean: Hondarribia-Peñiscola Nazioarteko XXI. Gitarra Jaialdiaren barruko saioak izango dira datozen egunetan. Goi mailako gitarra jotzaileak izango dira herrian, betiere bestelako musikariek edo dantzariek lagunduta. Horrez gain, antzerkirako tarte bikoitza izango da asteburuan, nola ez, Itsas Etxea auditorioan.

Gitarra jaialdia
Ostiralean hasi, eta astelehenean bukatuko dira Hondarribia-Peñiscola Nazioarteko XXI. Gitarra Jaialdiaren barruko kontzertuak. Honakoa da horien zerrenda (denak doan dira).

  • Apirilak 28, ostirala. 20:00etan, Kultur Etxean, Emiliano Leonardiren (Italia) eta Ielyzaveta Pluzhkoren (Ukraina) kontzertua. Lehena gitarrarekin ariko da, bigarrena pianista da.
  • Apirilak 29, larunbata. 20:00etan, Kultur Etxean, Pons-Cuenca (Espainia) bikoaren emanaldia. Gitarra eta pianoa uztartuko dituzte emanaldian.
  • Apirilak 30, igandea. 12:00etan, Irungo Oiasso Museoan, Juan Francisco Ortizen (Frantzia) kontzertua.
  • Apirilak 30, igandea. 20:00etan, Kultur Etxean, Laurent Boutros (Frantzia) eta Julieta Cruzado (Argentina) igoko dira Kultur Etxeko oholtzara. Lehenak gitarra doinuak zabalduko ditu, eta Cruzadok horien gainean dantza egingo du.
  • Maiatzak 1, astelehena. 20:00etan, Turismo Paradorean, Antonio Garcia (Frantzia) eta Javier Llanes (Espainia). Biolin eta gitarra duoa da.

Gitarra jaialdiko informazio osoagoa (egitarau zehatza, musikarien informazioa eta beste asko) izateko, klik egin hemen (PDF artxiboa jaitsiko da).

Antzerkia
Hondarribiko kultur asteburuan bada gehiago. Antzerkia kasu. Itsas Etxeak bi emanaldi jasoko ditu. Honakoak dira:

  • Apirilak 28, ostirala. 20:00etan, Itsas Etxea auditorioan, La resurreción de Nuno antzezlana Ste Xeiro Produccions konpainiaren eskutik. 8 euro.
  • Apirilak 30, igandea. 18:00etan, Itsas Etxea auditorioan, Arrainak bihotzean antzezlana Glu Glu Producciones taldearen eskutik. 3 euro.

Horiez gain, Hondarribian badira ekitaldi eta jarduera gehiago datozen egunetan. Horien berri izateko sartu hona.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.