EAJ, urriko osoko bilkuraz: "alkatearen benetako jarrera azaleratzen ari da"

Osteguneko plenoaren gaineko irakurketa egin dute jeltzaleek. Alkatearen jarrera salatu dute: "ikusten dugu zerbait bere gustukoa ez denean modu autoritarioan erantzuten duela".

"Sarraskiaren kontra", plazan

Palestinako herria jasaten ari den erasoa salatzeko dozenaka irundar bildu ziren atzo arratsaldean San Juan plazan.

Hondarribiko udaletxea.

Osoko bilkuran, alokairu soziala eta aparkalekuak eztabaidagai

Atzo arratsaldez elkartu ziren udal ordezkariak, urriko osoko bilkura egiteko. Garbiketa zerbitzuak edo kredituen xede aldaketak ere landu zituzten.

Elkarrizketa nagusia. Ion Areitio, bike trial pilotua eta baserritarra.

[Elkarrizketa] 'Pasiorik gabe ez nintzateke baserrian egongo'

Bizikleta baserriko aitzurra eta goldearengatik aldatu ditu azken urte honetan hondarribiarrak. Atsedena hartu du, baserrian buru-belarri baitabil, baina lehiara itzultzeko irrikaz dela aitortu du.

AZAROAK 30. GREBA FEMINISTA OROKORRA.

[Erreportajea] Gizartearen zimenduak dardaratzera

Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak zaintzarako eskubide kolektiboaren alde egingo du. «Gizarte osoa» dago deituta, aldarria transbertsala baita. Tokiko batzar feministetan gakoak landu dituzte.

[Erreportajea] Eskualdeko euskalgintzako eragileek bat egin dute

Euskararen aurkako oldarraldiari erantzuteko Bilboko azaroaren 4ko manifestaziora joateko deia zabaldu dute Irun, Hondarribi eta Hendaiako eragileek. Autobusa antolatu dute bertaratzeko.

Osasun arreta jasotzeko "desberdintasun larria" salatu du Osasun Bidasoak

Diagnostikoak larri atzeratzen ari direla ohartarazi du plataformak, eta profesionalen falta ere salatu dute. Azarorako bost mobilizazio deitu dituzte.

Udako trafiko neurriek "funtzionamendu ona" izan dute

2022ko udako datuekin alderatuta, aurtengoan 24.000 ibilgailu gutxiago sartu dira hirian, hartu diren neurriengatik.

Palestinari elkartasuna adieraziko diote, bihar, Irunen

Urriaren 7tik 6.500 palestinar hil ditu Israelgo estatuak eta su etena urrun ikusten da. Irundarrak bihar elkartuko dira elkartasuna adierazteko, 19:00etan, San Juan plazan.

Eguzkik habitat naturala berreskuratzea eskatu du Pasquier Recondo eremuan

Inguru horretan etxebizitzak ez eraikitzeko aldaketa klimatikoarekin lotutako nahikoa arrazoi daudela dio talde ekologistak. Eremuaren gaineko eztabaida irekitzea eskatu dute.

Euskadiko hiru txapelketa bereganatu ditu BATeko harrobiak

Larunbatean kluben arteko 16, 18 eta 20 urtez azpiko mailetako Euskadiko Txapelketak lehiatu ziren Durangon, eta harrobiko taldeak hiru titulurekin itzuli dira etxera.

Pentsamolde erromantikoa "ezbaian" jarriko du 'Abundance' obrak

Larunbatean (hilak 21) izango da Osa + Mujika dantza konpainiaren emanaldia. "Oraindik hain ukaezina den monogamia zalantzan" jarriko dute bost interpretek.

Xakeak adinik ez duela erakusten ari da Marlaxka

Gipuzkoako Super Beteranoen + 65 Txapelketa jokatzen ari dira Errenteria-Oreretan klubeko Fernando Hoyos eta Josette Fontaine.

Hondarribiko aireportua

Errekorrak hausten jarraitzen du aireportuak

Pasa den iraila ere historiako onena izan da. Orotara, 48.274 bidaiariri eman die zerbitzu pasa den hilean.

Hispanitatea "genozidioa" dela salatuko dute gaur

Zabaltza plazan elkarretaratzea deitu dute 18:00etan, "Hispanitatea genozidioa da. Ez dugu ezer ospatzeko" lelo pean.

Palestinako herriari elkartasuna adieraziko diote gaur Irunen

Bidasoko Kontseilu Sozialistak gaur San Juan plazan elkartzeko deia egin du "Israelgo Estatua hiltzailea" aldarri pean, 19:30ean.

Gau bilera bat ondu dute CBAn Emakume Idazleen Egunean

Datorren astelehenean Emakume Idazleen Eguna da, eta CBAk gau bilera bat antolatu du 19:00etatik aurrera. Hogeita bat pertsonak zenbait emakume idazleren testu zatiak irakurriko dituzte saio horretan.

Aurrekontu parte hartzaileek proposamen irabazleak dituzte

Udalak prozesu orokorreko eta gazte prozesuko proposamen irabazleak argitaratu ditu. Aurten, gainera, errekorra hautsi da boto emaileen kopuruan.

Liztor beltzen habi bat kentzea eskatu dute

Herritar batek HITZAri jakinarazi dio, udalari eta Udaltzaingoari abisua pasa arren, oraindik ez dutela kendu Ramon Iribarren pasealekuan dagoen habia.

Gehiago