Errekorrak hausten jarraitzen du aireportuak

Pasa den iraila ere historiako onena izan da. Orotara, 48.274 bidaiariri eman die zerbitzu pasa den hilean.

Hondarribiko aireportua Hondarribiko aireportuko 2019ko azaroko datuak ezagutzera eman ditu AENAk.

Hondarribiko aireportuak gorako joeran jarraitzen du urte hasieratik. Orain arteko hil guztiak bezalaxe, iragan iraila ere historiako onena izan da. Orotara, 48.274 bidaiariri eman die zerbitzu irailean zehar, 2022an baino %11,6 gehiagori.

AENAk emandako datuei erreparatuta, 2023ko bederatzi hil hauetan 366.159 bidaiari jaso ditu aireportuak, iaz baino %28,1 gehiago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.