[Argazkiak] Euriak ez du San Tomas Eguna zapuztuko

Goizetik, pixkana, kalera ateratzen ari dira hondarribiarrak, gaurko festa eguna ospatzeko. Azokaz gain, eguerditik aurrera ekintzak izango dira.

1.400dik gora hondarribiar, San Silbestre lasterketarako prest

Hilaren 31ko lasterketaren nondik norakoak azaldu dituzte gaur. Bildutako ditu guztia Aspanogi elkarteak jasoko du aurten ere.

'Emakumeen aztarnak Hondarribian' liburuak edizio berria izango du

Urte hasieran banatuko dute, doan. Edizio berria "ospatzeko" bi ekintza antolatu dituzte datorren asteazkenerako Parean elkarteak eta udalak.

Tenkatutako gune izendatzeko eskaerarekin "kea saltzea" leporatu dio Abotsanitzek EAJri

Joan den astean EAJk adierazitakoari erantzun berri dio Abotsanitzek. Taldeak adierazi du "oposiziotik ere iraganean boterean zeuden bezala" ari direla jokatzen jeltzaleak.

2024ko kultur agendaren zati bat aurkeztu dute

Nuria Alzaga kulturako udal ordezkariak prentsaurrekoa egin du goizean Amaia KZn. Urtarrilean Ara Malikian edo Alex Ubago izango dira Irunen, eta udan auto zinema jarriko dute.

Jorge Gimenez Alberdania argitaletxeko editorea zendu da

Alberdania argitaletxearen sortzaileetako bat, editorea eta itzultzailea izan zen. Gaur zendu da 67 urterekin Jorge Gimenez Bech irundarra.

Neguko solstizioa San Tomas azokarekin ospatuko dute bihar Irunen

Sei txosna egongo dira eta arratsaldeko emanaldiak 17:30etik aurrera izango dira.

Hondarribiarrak, San Tomas Egunerako prest

Biharko egun osoko egitaraua antolatu du udalak. Urteroko azokaz gainera, herri kirolak eta emanaldiak izango dira San Pedro kale inguruan.

Udal langileen baldintzak hobetzeko neurriak eztabaidatuko dituzte gaurko bilkuran

Zortzi puntuko Ohiko Osoko Bilkura egingo dute gaur arratsaldean. Datorren urteko plantilla indartzeko asmoa du udal gobernuak.

Alex Mozas izango da Bidasoa Irunen entrenatzaile berria

2024-2025 sasoian hasiko da Irungo taldea entrenatzen Alex Mozas madrildarra eta bi urtetara begirako kontratua da adostu dutena.

Mari Domingi gauaren erreleboa hartu du Lumak Haizek

Abenduaren 24an izango da festa Hazian, 01:00etatik aurrera. Espazio seguru 'transmaribibollofeminista' izango dela diote.

Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planaren erakusketa, Palmera Monteron

Abenduaren 19tik otsailaren 20ra bitarte egongo da ikusgai planaren hasierako bertsioa.

Uhinak kongresua 2024ko urriaren 23 eta 24an egingo da

Klima aldaketari eta itsasertzari buruzko jardunaldiak dira eta zortzigarren edizioa egingo dute datorren urtean Ficoban.

Gazteentzako aisialdi egitaraua ondu du Gaztearteanek

Bi gaztelekuetan jarduerak eskaintzeaz gain, Pio XIIn gune berri bat estreinatuko dute. Aurretik izena eman behar da jarduera batzuetan parte hartzeko.

'Familian asko gara' liburua dendetara iritsi da

Bigarren edizioa argitaratzeko laguntza eskatu zuten eta, horrekin, hainbat ale kaleratzea lortu dute.

Biok Txingudik garaipena lortu du etxean

Txingudi errugbiren taldeek asteburu honetan berdindu, irabazi eta galdu egin dute. Garaipena emakumeena izan zen, 45 eta 8 egin zuten Iruñean.

Bordari eta Satarka literatur lehiaketak baditu irabazleak

Larunbatean Bordari eta Satarka literatur lehiaketaren sari banaketa egin zen Euskal Liburu eta Disko Azokan. Jon Balerdiren, Gotzon Plazaren eta Iñigo Legorbururen lanak saritu dituzte.

Asteazkenean, azokarik ez Damarrin

Ostegunean San Tomas azokan izango dira herriko baserritarrak euren produktuekin, beraz, asteazkenekoa atzeratu egin dute.

Artalekuk bi bideomarkagailu eta megafonia berria ditu

Markagailua urritik dago martxan, baina soinu sistema asteburu honetan estreinatuko da Bidasoa eskubaloiak duen Espainiako Kopako partidan.

Gehiago