Abotsanitzek eta EH Bilduk gobernu akordioa sinatu dute

Legealdi hau "aldaketarena" izango dela adierazi dute bi taldeek. Bost oinarri eta hamaika konpromisoko dokumentua sinatu dute gaur Estitxu Urtizbereak eta Garoa Lekuonak.

Larreaunditik ibiliko dira txirrindulan Olentzero eta Mari Domingi

Ostiral honetan iritsiko dira Larreaundira eta gutunak banatzeko aukera izango da. Txirrindulan egingo dute ibilbidea.

Gabonetako krosaren marka hautsi du Jone Zabaletak

Emakumezkoen parte hartzea %43koa izan da eta handitu egin da. Bestalde, I. Bikendi Aizpiolea saria banatu zen.

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Eguberrietako mobilizazioak

Abenduaren 24an elkarretaratzea egingo da San Juan plazan eta brindisa abenduaren 31n Urdanibia plazan.

[Bideoa] Moskuko gazteriak Iñigo Muguruza omendu du

Atzoko eguna Iñigo Muguruzaren urtebetetze eguna zen eta Moskuko gazteriak musika eta dantza artean omendu zuen auzoko musikaria.

[Argazkiak] Hotzak ez ditu galgatu olinpiadak

2023-2024 ikasturteko olinpiaden bigarren eguna izan zen pasa den larunbatekoa. Herri kirolak egin zituzten eta hotzak ez zuen gelditu gazteria.

Hondarribia UEMAko udalerria da

Hondarribiarentzat egun "historikoa" dela adierazi du Igor Enparan alkateak eta UEMAn hasitako ibilbidea luzea izatea espero du.

Etxebizitza eskubidea bermatzea "lehentasuna" da EH Bildurentzat

Aurrekontuetan etxebizitza hutsen azterlana egiteko asmoa jasotzea eskatuko du koalizio abertzaleak.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalakuntza bat estreinatuko du Plaiaundi LHIIk

Eguzki energiarekin sortuko du energia instalakuntzak eta bi karga plaza izango ditu. Datorren asteazkenean aurkeztuko dute, institutuan bertan.

Komentuarreko etxebizitza publikoak Amuten.

EAJ: "Hondarribia ezin izango da tenkatutako bizitegi eremu izendatu"

Jeltzaleek salatu dute Hondarribiak ez dituela tenkatutako bizitegi eremu izendatzeko baldintzak betetzen. EAJren aurreko udal gobernuak utzitako HAPOren izapidetze erritmoa "berreskuratu behar dela" uste dute.

Gaztelekua apaintzera deitu dute

Gabonetarako apainduko dute haur eta gurasoek, auzolanean. Larunbatean jarri dute hitzordua.

Kolore Kolore Eguberrietako azoka egingo dute bihar eta etzi

Peña kalean egingo da azoka goizez eta arratsaldez. Solidarioa izango da eta Aurreratu elkarteari emango diote jasotako dirua.

Udal egutegiak astelehenean banatuko dituzte

HAZ bulegoan egingo du banaketa Cristina Laborda alkateak, 09:00etan. Egutegia doan jasoko dute bertaratzen direnek.

85.183 euro ekarri ditu Bonolotoak Hondarribira

Atzoko zozketan, Zuloaga kaleko Hondarribia Loteriak saltokian zigilatutako txartel batek saria eskuratu du.

Gipuzkoako Jauzi Txapelketa egingo da asteburu honetan

Jaizubia Zaldiketa Eskolan elkartuko dira 100 zaldizkotik gora Gipuzkoako Jauzi Lehiaketan eta Gabonetako Saski Txapelketan.

Olentzero eta Gabon Kanta jaialdia

Asteazkenean itxiko dute Gabon Kanten Jaialdian izena emateko epea

Gutxienez 20 lagunez osatutako talde edo abesbatzek ahalko dute parte hartu. Talde bakoitzak euskarazko bi gabon kanta abestuko ditu.

2024ko karabana antifaxista aurkeztuko dute Irunen

Aurkezpen ekitaldia Hazia kultur elkartean egingo da ostiral honetan, 19:00etan. Ondoren, musika, Mountain Souns eta Druzhinarekin.

Palestinaren kontrako genozidioaz ariko da ostiralean Taher Ali ekintzailea

Samidoun Euskadi eta Al-Yudur Juventud Palestina Antolakuntzako kideak 'Genozidioa eta erresistentzia Palestinan' izeneko hitzaldia eskainiko du Hondarribian.

'Goazen' telesaileko aktoreek kontzertu berezia eskainiko dute urtarrilean

Urtarrilaren 7an 'Goazen 10.0 Kontzertuan' emanaldia eskainiko dute Hondarribian. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, 10 euroan.

Inude eta Artzainen konpartsa antolatzen hasiko dira

Bilera irekia egingo dute Behobiako auzo elkartean, hilaren 17an, 12:00etan, eta deia dantzari zein pertsonai izan nahi dutenentzako da.

Gehiago