Lur Alai Squash Klubak antolatutako selekzioen arteko txapelketa lehiatu zen larunbatean Artalekun. Bien bitartean, squasha babesteko aldarrikapen pankarta bat zintzilikatu zuten Artalekuko harmailetan Bidasoaren eta Bartzelonaren arteko partidan.
Gaur da Hondarribiko festen azken eguna. Goizeko baserritarren produktuen eta abereen azokak arratsaldeko ekitaldiei bide emango die.
Txuri-beltzek sasoiko bigarren garaipena lortu zuten bart Rayo Majadahonda jipoitu ondoren (4-0). Sasoia ezin hobe hasi dute irundarrek.
Bidasoa Irunek ezustekoa eman eta berdinketa lortu zuen larunbatean Artalekun Bartzelonaren aurka (26-26). Hasiera bikaina eman diote Asobal Ligari.
Teknikari batekin hitzordua hartzeko aukera emango du udalak datozen hiru asteetan. Itsas Etxean zabaldutako erakusketa ulertzen laguntzeko gakoak eman eta planaren edukiari buruzko zalantzak argituko dituzte.
08:00etan ireki da Irungo kiroldegietako azken hiruhilekoko ikastaroetan apuntatzeko epea. Lehengo orduko eskari handiagatik arazoak izan dira izen-emateetan, baina une hori igarota, egoera normaltasunera itzuli da.
Bidasoa Irunek ate irekien jardunaldiak antolatu ditu aste honetarako. 2010 eta 2011 urteen arten jaiotako neska-mutilei zuzenduta daude, eta Artalekun eta Uranzun egingo dira.
Lehiaketaren 45. ekitaldira 331 lan aurkeztu dira eta 70.000 euro banatu dira saritan. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 24an izango da, Amaia KZn.