Bidasoako harrobiko taldeetan izena eman daiteke

Interesdunak infantil taldeetara eta eskubaloi eskolara apunta daitezke. Klubak inprimaki batzuk argitaratu ditu izen-emateetarako.

Ikasturte berria hastear da, eta Bidasoa Irunek zabalik du oraindik bere harrobiko taldeetara izena emateko epea. Interesdunak, zehazki, infantil taldeetara eta eskubaloi eskolara apunta daitezke.

Izen-emateak errazteko helburuarekin, klub irundarrak inprimaki batzuk argitaratu ditu interesdunek bete ditzaten.

Informazio gehiagorako, Bidasoak helbide elektronikoa eta 943 62 52 85 telefonoa jarri ditu familien eskura.

Ligara begira

Bidasoako gizonen talde nagusiak bihar itxiko du denboraldi aurrea, hurrengo asteburuan hasiko baitute Asobal Liga. Estreinako partidako arerioa ez da makala izango, azken urteetan nagusi izan den Bartzelonak bisitatuko baitu Artaleku datorren larunbatean (irailak 9, 16:45ean). Bien bitartean, irundarrek bihar jokatuko dute denboraldi aurreko azken lagunarteko partida Billère Handball Pau-Pyrenées taldearen aurka, 19:00etan, Paun.

Bestalde, Asobal Ligako hirugarren jardunaldiko ordutegiak iragarri dituzte. Bidasoak Recoletas Atletico Valladolid jasoko du Artalekun irailaren 22an, ostirala, 20:00etan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.