'Ama Guadalupekoa'-k erraz lortu du banderaren alde lehiatzeko plaza. San Pedro, San Juan eta Hibaika, kanpoan.
%20eko soldata igoerak "hirian bideragarria ez den egoera bat irekitzen" duela salatu dute jeltzaleek. Greba bukaera txalotu arren, udal gobernuak akordioa "isilpean erosi" duela diote.
Prozesu orokor eta gazterako proposamenak irailaren 14tik 18ra bitartean bidali beharko dira. Guztira, 1,5 milioi euroko aurrekontua zertan erabili erabakiko dute herritarrek.
Hasi da atzera kontaketa Hondarribian. Egun gutxi batzuk barru festak eztanda egingo du herrian, asteazkenetik (irailak 6) astelehenera (irailak 11) bitarte zerekin gozatu izango dute haur, gazte eta ez hain gazteek.
Kontxarako gaurko sailkapen estropadan faboritoen artean da Hondarribia. San Pedrok oso-oso zail du sailkapena, eta San Juanek eta Hibaikak ia ezinezko.
Gaurko Kontxako sailkapen estropadan bosgarren izan da Hondarribia. Zailtasunik gabe lortu dute aurrera egitea.
Ehun areto ikastaro eskainiko dituzte hiruhileko honetan eta 223 igerileku ikastaro. Eskaintza, 3.642 herritarrentzat da.
Irundarrak taldeak osatu nahian dabiltza, eta areto futbolean jokatu nahi duten eta 2007tik aurrera jaio diren neska-mutilei luzatu diete jokatzeko deia.
Interesdunak infantil taldeetara eta eskubaloi eskolara apunta daitezke. Klubak inprimaki batzuk argitaratu ditu izen-emateetarako.
Txuri-beltzek txapelketako finalerako sailkapena lortu zuten bart Arenas garaitu ondoren (0-1). Derio izango da irundarren arerioa finalean.
Denboraldi aurreak aurrera doaz, eta errugbi talde bidasoarrak jakinarazi du hainbat aldaketa izan direla klubean, gehienbat entrenatzaile eta kudeatzaile karguetan.
Irailaren 4tik aurrera egingo dituzte inkestak. Asmoa, gizarte gaiei buruzko iritziak eta proposamenak biltzea da.