Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Alkateak ELArekin "ezkutuko konpromisoa" duela salatu du EAJk

%20eko soldata igoerak "hirian bideragarria ez den egoera bat irekitzen" duela salatu dute jeltzaleek. Greba bukaera txalotu arren, udal gobernuak akordioa "isilpean erosi" duela diote.

Azken hiletako udal lorezainen protestetako irudi bat.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Hondarribia
2023/08/31

Udal lorezainek lortu berri duten akordioaren harira, Hondarribiko EAJk ohar bat kaleratu du. Bertan salatu dute Igor Enparan alkateak ELA sindikatuarekin “ezkutuko konpromisoak” dituela, eta horrekin kezkati agertu dira. Akordioa “txalotzen” duten arren, “hirian bideragarria ez den egoera bat irekitzen” dela diote.

Adostutako formularekin ez datozela bat esan dute jeltzaleek, “izan ere, Abotsanitzeko gobernuak akordioa erosi egin du isilpean duen konpromiso ekonomiko eta administratibo baten truke”. Honen gaineko azalpenak eskatu dizkiote udal gobernuari. Horregatik, “airean geratu diren” galdera sorta bat argitzeko eskatu diote udalari, “lehenbailehen”. Honako galderak helarazi dizkiete (hitzez hitz):

  • ELAk adierazi bezala, udalak hitz eman du orain arte greban egon diren lorezaintzako langileei soldata % 20 igoko diela?
  • Zer soldata-irizpide eta administrazio-irizpide hartzen ditu erreferentziatzat igoera horrek?
  • Nola eta noiz gauzatu nahi du soldata-igoera eta lan-orduen murrizketa?
  • Formula hori erabiliko du Abotsanitzek (soldatak % 20 igotzea eta 100 ordu murriztea) beste enpresen eta langileen arteko etorkizuneko lan-gatazkak konpontzeko?
  • Udal-gobernuak kontratetako plantilla subrogatuak funtzionarioen baldintzekin parekatu nahi dituen argituko du? Berdin egingo du garbitzaileekin edota kiroldegiko langileekin?
  • Hala bada, zergatik ez du irekitzen administrazio-prozesu gardena eta lehia askekoa?
  • Zein da berdeguneak garbitzeko, sastrakak garbitzeko eta mantentzeko plana berriro martxan jartzean?
  • Zerbitzuaren kalitate berari eutsiko zaio, lorezain bakoitzak 100 ordu gutxiago lan egingo duela kontuan hartuta?

Azalpen guzti horiek, “eta beste batzuk” eman beharko dizkietela esan dute, “Abotsantizek agindutako gehikuntza gure poltsikotik hartuko dugun hondarribiarroi”. Halaber, “baliabideen zorioneko horretan ikusten ez diren langile publikoei” ere azalpenak eman beharko dizkietela esan dute, baita ere “hemendik aurrera grebak nola saritzen eta ixten diren ikusten duten beste kontrata batzuetako langileei”.

Bukatzeko, gardentasunez jokatzeko eskatu diote udal gobernuari, eta eskatu diote azaltzeko “nola idatziko eta justifikatuko duen juridikoki eta administratiboki hurrengo baldintza plegua, ELAk hainbeste txalotzen duen igoera hori jasoko duena eta udal gobernuak ezer esaten ez duena”.

Erlazionatutako edukia115 eguneko grebaren ondoren, udal lorezainek akordioa lortu dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.