2023/3/22

EH Bilduk eskatu du alardearen auzian «neurri eraginkorrak» hartzeko

Salatu dute Hondarribiko eta Irungo alardeen aferak «oinarrizko eskubideen kontra» egiten duela. Ion Gambrak dio bi herrietan «pauso asko» falta diren arren, «aldaketa asko» egon direla.

Isabel Jaurena- Berria

Hiru urteren ondoren, Irun Hiria LXV. Mus Txapelketak baditu irabazleak

2020aren hasieran hasi zen Irungo Atsegiñaren txapelketa, pandemiagatik eten egin behar izan zuten, eta igandean jokatu zituzten finalak.

Merkatari eta ostalarien gida bat argitaratu du udalak

'Merkataritza eta ostalaritzarako udal zerbitzuak 2023' izenburupean, helburua da sektore horiek indartzeko ezagutzak eta tresnak ematea. Horrez gain, udalak 7. bonu kanpaina aurkeztu du, apirilean martxan jarriko dena.

San Migel-Anakan "urrats erraldoia" emateko prest

Eremuaren garapenerako "dena prest" dutela dio Irungo Udalak, behin betiko onespena eman baitiote proiektuari. Proiektuarekin "auzo berri bat" sortuko dute.

Memoria historikoa, ikastetxeetara

Txingudi, Eguzkitza eta Pio Barojako 430 ikaslek 1936ko gerrari nahiz nazien eraginari buruzkoak ikasiko dituzte, joko bidez.

Garaipen handia kanporaketan aurrea hartzeko

Bidasoa Irun 30-27 nagusitu zen Lisboako Sportingen aurka Europa Ligako final zortzirenetako joaneko partidan, eta abantailarekin ekingo dio datorren astearteko itzuliko neurketari.

Aldizkari bat sortu du EAJk IDEIAlekun jasotakoarekin

Datozen egunetan hiritarren etxeetara bidaliko dute "proiektuak bildu eta laburbiltzen" dituen aldizkaria.

Argindarraren prezioarengatik protesta egingo dute bihar.

Planetaren Ordua egingo da larunbat honetan

Udaletxeko, Menchu Gal aretoko eta San Martzial ermitako argiak itzaliko dituzte 20:30ean. Mundu osoan egiten den keinua da.

Bidasoan zainketen sarea ehuntzeko tailerra

Kabigorrin elkartuko dira zainketen sarea eratzen segitzeko bihar, 18:00etan.

Ababor Azokaren bigarren ekitaldiak Ficoba hartuko du asteburuan

40 enpresen erakusketa, 25 itsasontzitik gora, hitzaldi programa, lehiaketa eta zozketekin osatu dute hiru eguneko egitaraua.

Aurtengo TAO txartelak ordaintzeko epea, zabalik

Iaz txartelaren erabiltzaile izandako guztiei ordainagiriaren oharra bidali diete azken egunotan. Hilaren 31tik aurrera iazko txartelek ez du baliorik izango.

San Migel konpainiak luntxa antolatu du larunbatean

Alarde Publikoko konpainiak erakutsi nahi du "hemen" daudela eta ez direla desagertu. 11:30ean hasiko dira, Antzaran plazako Boulevard tabernan.

Joxemi Elduaien Eizagirrek Hondarribia AEko lehendakari izaten jarraituko du

Hondarribia Arraun Elkarteko presidente izendatu dute berriro, datozen lau urteetarako.

Sanpedro eta sanmartzialak, kartel bila

Parte hartzaileek apirilaren 11tik 21era bitartean izango dute lanak Amaia Kultur Zentroan aurkezteko aukera.

Talaia Bidea lasterketak trafiko aldaketak eragingo ditu

Ostiralean Harresilanda kaleko ibilgailuak kenduko dituzte eta igandean Javier Ugarte kaletik Alde Zaharrera doazen ibilgailuen sarrera murriztuko dute.

[Zozketa] Udaberriko Errigoraren kaxa

Errigorako gure lagunekin batera bi kaxa eder zozkatuko ditugu. Parte har ezazu zozketan!

Gehiago