Errenteriarrek sailkatze estropadako laugarren denbora onena egin dute; hondarribiarrek, seigarrena. Arraun Lagunak izan da bizkorrena.
Haur eta nerabeei zuzendutako programa indartzea erabaki dute aurten, "proposamen sortzaile, estimulatzaile, hezigarri eta batez ere dibertigarriak" eskainiz.
Ligaxkako hurrengo partidak hilaren 3, 17 eta 24an jokatuko dituzte. Finalediak urriaren 1ean dira, eta 8an finala.
ISS enpresak negoziatu nahi ez izana eta biltzeko epeak luzatu izanak salatu dute garbitzaileek. Datorren hitzordua hilaren 8an edukiko dute hitzarmena berrikusteko.
Sarrerak Internetez eta Luis Marianoko Turismo Bulegoan jada eskura daitezke, bi eguneko bonua nahiz egun bakoitzerako tiketa.
Eguraldi txarra iragarri dutenez, Soroxartan beharrean Belaskoenea ikastetxeko patioan egingo dute.
Atzo bildu zen udal gobernua, eta bide nahiz obra publikoei dagozkien hainbat erabaki hartu zituen. Albiste barruan, horien xehetasunak.
Hiru ikastaro dira eta urritik abendura bitarte egingo dira. Horietako bat Donostian, bestea Irunen eta hirugarrena online eskainiko dira.
Motorrak berotzen hasi da Irungo Udal Euskaltegia. Irailaren 19ra bitarte izena eman beharko dute euskara ikasteko interesa duten irundarrek.
Irailaren 16ra arte egongo da izena emateko aukera zabalik. Plataforma elektroniko bidez egin behar da, eta NANa, HAIZa, edo HNA aurkeztu.