Erraz lortu du Hondarribiak Kontxarako sailkapena, gaurko jardunaldia irabaziz. San Pedro, San Juan eta Hibaika, kanpoan.
Urriaren 1ean zabalduko dute Kasino Zaharra, une honetan egiten ari diren irisgarritasun eta segurtasun lanak amaitu ondoren.
Bidegi eta ASF-k auto ilara luzeak daudenean ordainlekuak irekitzeko sinatutako hitzarmena dagoela gogoratu du Cristina Laborda jarduneko alkateak.
1.549 joan etorri falta ziren gaur goizean 9.812 bueltak osatzeko, eta beraz, gaur arratsaldeko 19:00etan kilometroak bete egingo dituzte.
Elkartetik udal gobernuari konponbide bat emateko eskatu diote, bai eta genero-arrakala ezabatzeko egiten den edozein urrats babestuko dutela adierazi dute.
Hondarribiko emakumeak Erandioko bandera irabaztearekin batera V. ETE Liga eskuratu dute asteburuan. A taldeko arraunlariek, berriz, Boiroko bandera Hondarribira ekarri dute.
Atzotik irailaren 4era arte Melilla eta Irun bitarteko 1.099 kilometroak egingo dituzte Etorbidearen zubian. Perfomance irekia da parte hartu nahi duen edonorentzat.
Trafiko buxadura dagoenean bidesariak irekitzea eta trafikoaren gaineko informazioaren zabaltzea hobetzea galdegin dituzte. Beste behin jendarmeen kontrol selektiboak salatu dituzte ere.
Aurtengo jaietan "jarraipen berezia" egin nahi dutela esan du Txomin Sagarzazu alkateak. Jende gehien pilatzen den guneetan dispositibo bereziak jarriko dituzte.
Miren Etxebeste ordezkariak bigarren seihilekoko programa aurkeztu du gaur. Antolatu dituzten ikastaro guztietan "osagai fisikoa" txertatzen saiatu direla esan du, "nork bere gorputza eta gaitasunak ezagutzeko".
Azken Portu irailaren 5ean guztiz itxita egongo da, eta Artaleku irailaren 20 eta 21ean.
Hondarribiko Abotsanitz taldeak aurki helduko diren jaien eta orain arteko ibilbidearen inguruko hausnarketa egin du.
Bihar hasiko da 1522ko batailaren omenezko kantugintza zikloa, eta euria aurreikusi dutelako oholtza lekua aldatu dute.
Biharko egunez bazkideentzako pintxo poteoa egingo dute, ostiralean, berriz, irekiera ofiziala.
Intsignia emateko ekitaldiak ez du data finkorik oraingoz. Udalak aurrerago jakinaraziko du adostutako eguna.
Jaizkibel Konpainiak datozen egunetako hitzorduen berri eman du. Larunbatean ekingo dio lehenengo entseguari.
Helburua auzotarrek aparkatzeko dituzten arazoak arintzea izango da. Udalak, aldi berean, Teodoro Muruan espaloia konponduko du.
Erronka nagusiak emakumeen harrobia indartzea eta gizonezkoen senior taldea lehen mailara igotzea dira. Entrenamendu gehienak hasi dira dagoeneko.
ETE Liga irabazi izanagatik zoriontzeaz gain, urte osoko lana balioan jarri zuen alkateak.
Guadalupeko Ama Birjinaren Bederatziurrena bihar hasiko da. Urtero bezala, bederatzi egunez Guadalupeko Santuegian bi saio eskainiko dituzte.