
Udalak aldundiari proposamen bat luzatu dio mugikortasun arazo hau konpontze aldera.

Irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango dira Ficoban. Jaialdia ordainpekoa izango da, eta bi egunetako sarrerak 30 euroan daude salgai.

Bihar, hilak 9, Eskuz-lan Artisauen elkartearen eskutik, Hondarribiko, Hendaiako eta Irungo artisauen produktuez beteko da kirol kaia. Produktu berezi zein bakarrak eskainiko dituzte.

Ivan Gomez irundarraren arte garaikideari lotutako lan ziklo baten amaiera da erakusketa, eta gaurtik ikusi ahalko da Menchu Gal aretoan.

Santa Elena karrikako lanak direla eta, linearik gabe geratu dira auzoan, eta eskutitza igorri diete udalari nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Alarde Parekideko Juntak aurtengo ospakizunaren gaineko balorazioa egin du, eta emakumeak eta gizonak pare dituen alardearen parte hartzea handituz doala esan du.

Berriz berreskuratu zuten atzo Nagore Laffage omentzeko eta indarkeria matxista salatzeko ekitaldia Irunen. Jose Antonio Santano alkatea eta Miren Etxebeste Berdintasun zinegotzia bertan izan ziren.

Bidasoa Folk jaialdiaren barruan, bost kontzertu eskainiko dituzte, folkaren eta musika garaikidearen eszenan erreferentzia diren taldeekin.

Bi puntu jorratu zituzten uztailaren 5ean egindako ezohiko bilkuran; Udal kiroldegiak kudeatzen dituen enpresa konpentsatuko dute ekonomikoki eta Oiasso erromatar hiria plana adostu zuten EAEko Administrazio Orokorrarekin.

Aurrerapausotzat jo ditu alarde parekidearen harreran PP ezik udal talde guztietako ordezkariek parte hartzea, baita Berdintasun zinegotziak hiriko bandera ematea.

Astelehenetik aurrera abiatuko dira egokitze lanak. Honakoa 'Kalez kale Hondarribia hobetzen' proiektuaren beste urrats bat izango da.

Asteazken gauean izan zen istripua. Kontrako noranzkoan zihoan kamioi batekin talka egin zuen motor batek, eta gidaria hil zen.

Abuztuaren 7an izango da urtero Emeki Elkarteak antolatzen duen XXVIII. Kaleko Margo Lehiaketa.

Asteburu honetako hiru egunetan igogailuaren zerbitzuak etengo dira zenbait orduz; eguerdi eta arratsaldez, batik-bat.

‘Aurrez aurre 2021eko estropadak’ liburua argitaratu berri du Castrillonek. Argitaratzen duen seigarrena da honakoa. Azken argitalpena ‘booktegi.eus’ atarian doan dago, lehena izan ezik, gainontzeko liburuekin batera.

Bidasoa Bizirikek salgai edo alokairuan dauden lokal edo pabilloiak modu erraz eta azkar batean aurkitzeko webgune bat prestatu du.

Eslaloneko Junior eta 23 Urtez Azpikoen Munduko Txapelketan lehen aldiz hartu du parte juniorrak eta final laurdenetan murgildu da.

Frantziako iraultzaren urtemugan, Santiago zubian zintzilikatutako bi pankarten bidez, Euskal Herriaren Independentzia aldarrikatu du Xuti Gazte antolakundeak.

Hondarribiko Arraun Elkarteko arraunlari infantilak Banyolesen (Girona) izan dira asteburuan eta oso emaitza onekin bueltatu dira bertatik.

Aldaketa horiek gaur bertan sartuko dira indarrean.