Ezohiko bilkuran Oiasso hiri erromatarra gauzatzeko plana onartu zuten
Bi puntu jorratu zituzten uztailaren 5ean egindako ezohiko bilkuran; Udal kiroldegiak kudeatzen dituen enpresa konpentsatuko dute ekonomikoki eta Oiasso erromatar hiria plana adostu zuten EAEko Administrazio Orokorrarekin.
Asteartean (hilak 5) ezohiko bilkura egin zen Irungo Udalean eta zenbait akordio onartu zituzten giza baliabideak eta kirol alorretan.
EAEko Administrazio Orokorrak eta Irungo Udalak Oiasso hiri erromatarra helburu duen iraunkortasun turistikoko plana gauzatzeko akordioa baieztatu zuten. Euskadi helmugako iraunkortasun turistikoko lurralde planari dagokio horrek eta Europako Next Generation diru laguntzen bueltan garatuko dute.
Udal kiroldegiak Bidasoa 21 Gestion Deportiva 2017 SLU enpresak kudeatzea eta ustiatzea erabaki dute ere. 2022ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean egindako kontratuaren berroreka ekonomikorako eskaera izango litzateke adostutakoa.
Era berean, Azken Portu eta Artaleku kiroldegiak kudeatuko dituen enpresa konpentsatuko dute 321.943,69 eurorekin berroreka ekonomiko gisa, 2022ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra arteko aldirako. Konpentsazio hau behin-behinekoa dela azaldu dute eta behin betiko likidazioaren baldintzapean dagoela adierazi zuten udalbatzan. “Aldez aurretik kontu-auditoretza eginda eta gastuak eta sarrerak justifikatuta” egingo dute.

