2022/7

Emakumeak Alardean parte hartzeko pauso berri bat

Guztion Alardeak Alardean emakumeek parte hartzeko eskaera luzatu dio udalari zein Alarde Fundazioari. 64 emakume atxikitu dira eskaera dokumentura.

EH Bildu: "Alkateak ez du aurrerapausoak emateko ausardiarik izan"

Aurten alkateak alarde parekideari harrera egiteko itxaropena sortu zela esan du EH Bilduk, baina berdintasunaren aldeko urratsak egiteko aukera galdu dela iritzi dio.

Dies Oiassonis indartsu bueltatuko da

Iaz izurrialdira egokitutako programa eskaini ondoren, aurten, normaltasunera itzuliko da erromatar jaialdia, inoizko aurrekontu handienarekin.

Nagore Laffage oroitu dute hilketaren 14. urteurrenean

Urtero moduan, sanferminen atarian, justizia eta erreparazioa eskatu dute irundarrarentzat Iruñean, hamarnaka lagunek.

Urtanta, mendiz eta itsasoz Euskal Herria lotzen

Hilaren 22tik 24ra, mendizaletasuna, euskara, musika, euskal ondarea eta itsasoa uztartuko dituen ekimena antolatu dute. Pasaiatik abiatu eta Askainen emango diote ibilbideari amaiera.

Santa Elena karrikako lanak hasiko dira

OInezkoen irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetuko da kale honetan, lanei esker. 300.000 euroko finantzazioa lortu du udalak Europako funtsen bitartez.

Lidergoa mantentzen dute Hondarribiko emakumeek

Larunbateko estropada bigarren egin bazuten ere, ETEko sailkapenaren buruan dago 'Ama Guadalupekoa'. KAE 1-ekoek hitzordu bikoitza izan dute.

Inguruko tontorrak argiztatu dituzte Irun eta Hondarribiko herritarrek

Erlaitz, Xoldokogaina, Muganix eta Aiako Harria piztu dituzte herritarrek erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.

Denak uretara

Eusko Label eta EuskoTren ligak asteburuan hasiko dira. Beraz, liga den-denak martxan izango dira gaurtik aurrera.

Jendetza bildu da Urdanibia plazan

Eguraldia lagun, abere lehiaketa, herri kirolak eta bertsolariak ikustera animatu dira herritarrak eguerdian.

Igandean igeriz gurutzatuko dute Hondarribia

Bi urteren ondoren, buelta da Bidasoa XXI-ek antolatzen duen Txingudi Badiako XVII. Igeraldia.

Kai Musikaren lehenengo kontzertua, gaur

Hondarribiko Kirol Kaian Lanbroa taldearen emanaldia izango da gaur arratsaldean. Hortaz gain, ostegunero bezala Kai Pote-a egongo da.

Errugbia hondartzara bueltatuko da

Larunbatean Euskadiko, Burgoseko, eta Ipar Euskal Herriko 15 talde lehiatuko dira Hondarribia Beach Rugby txapelketan.

Elkarrekin Podemos - IUk migrazio politikak salatu ditu

"Mugak Irekitzen" karabana abiatuko da ostiralean Irundik. Horren harira, migratzaileen egoera salatu eta eskariak egin ditu koalizioak.

UNIRE azoka, motorrak berotzen

Azoka, jardunaldi eta lehiaketa batekin biribilduko dute UNIRE soldadura eta lotura-teknologien feria. 2023ko martxoaren 8tik 9ra egingo dutela aurreratu dute, Ficoban.

'El enjambre' antzezlana, igandean

Euskal Herriko antzoki ezberdinetan ibili ondoren, igande honetan, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean izango dira.

Puiana eta Hendaia lotuta, Hegobusekin

Abuztuaren 28ra bitarte Hegobusen 31 linea Puianatik igaroko da, Hendaiako hondartzara arte.

Urdanibia auzoko jaiak hasiko dira ostiralean

Igandera bitartean, gastronomia, musika eta dantza aurkituko dituzte Urdanibiara joaten direnek.

Juanjo Etxabegurenen margolanak, bihartik, Kabigorrin

Irailaren 30era arte egongo da erakusketa ikusgai.

Hondarribiko Aireportua

Donostiako Aireportuak datu onak bildu ditu ekainean

2019arekin alderatuta bidaiarien %25,6ko hazkundea erregistratu dute aurtengo ekainean Hondarribiko Aireportuan.

Gehiago