Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Denbora tolesak' erakusketa ikusgai, Konpantzia isla ardatz duena

Ivan Gomez irundarraren arte garaikideari lotutako lan ziklo baten amaiera da erakusketa, eta gaurtik ikusi ahalko da Menchu Gal aretoan.

Atzo erakusketaren aurkezpena egin zuen Gomezek.
Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2022/07/08

Denbora tolesak erakusketa irekiko dute gaur 19:00etan Menchu Gal aretoan abuztuaren 28era arte. Ivan Gomez irundarraren lana da eta Haizea Barcenilla lezoar komisario eta EHUko Artearen Historiako irakaslearekin batera egin du erakusketa. 

Juncal Eizagirre Kultura zinegotzia aurkezpenean izan zen eta Menchu Galen helburuetako bat Irungo artisten lana ikusaraztea dela gogorarazi nahi izan zuen. Gainera, molde eta itxura berriei ongi etorria emateko prest dagoen aretoa dela esan zuen, eta horregatik, ohiko itxuratik at topatuko dute bertaratzen direnek.

Gomezek azaldu du orain Menchu Galen ikus daitekeen erakusketa 2018.urtean Ribera bekari esker abiatu zuen ziklo baten amaiera dela. Urte hauetan kolaborazio desberdinak egin ditu eta denekin Konpantzia isla edo egun Faisaien isla bezala ezaguna dena izan du ardatz. “Faisaien uhartea ente bereizgarri gisa ulertuta eta sasi normaltasun horretatik, uharteak izan dituen funtzio edo erabilera desberdinei nola erantzun saiatzea izan da helburua, bai arlo politikoan, bai gorputzei dagokienean eta migrazioei dagokienez, bai boterearen eta gizarte harremanen iruditeria bati dagokionez”.

Elkarlan asko dituen proiektua izan da. Lehenengoa Iratxe Agirrerekin egin zuen eta Intzura. Historia kontatzeko moduak liburua kaleratu zuten. Agente kultural anitz elkarrizketatu zituzten liburu horretan. Ondoren, Anartz Ormaza arkitektoarekin batera interbentzio bat proposatu zieten Pio Baroja institutuko batxiler artistikoko ikasleei eta zubi batzuk eraiki zituzten islarekin lotura egiten zutenak.
 
Haizea Barcenillarekin jarri zen jarraian harremanetan islaren testuingurua ikertzeko, batez ere, Pirinioetako Bake Akordiotik aurrerakoak jakiteko. Barcenillak azaldu du hainbat gai mahai gaineratu zituztela eta elkarren arteko loturak bilatu zituztela. Horretarako, San Telmo museoa, Gordailua eta Irungo Artxibategiarekin jarri ziren harremanetan. “Ideia batzuk jaso eta topatu genituen eta hortik joan ginen eraikitzen erakusketa. Nola antolatu behar genuen erabakitzeko lan guztia egina zegoela kontutan hartu dugu eta beste pieza batzuk berriak direla ere aintzat hartu dugu”.
 
Barcenilla testu bat ontzen joan zen Gomezen lanarekin uztartzeko, “ez modu deskriptibo batean baizik eta historiaren ikuspegitik”. Testu horiekin podkast bat sortu dute hiru kapitulutakoa erakusketan bertan entzun daitekeena. Gainera, Txufo Wilson musikariak soinu banda sortu dio testuei, audio horietan entzun daitekeenak. “Podcastak hiru kapitulu ditu: batek espazio gorriari egiten dio erreferentzia, beste batek espazio urdinari eta besteak  espazio berdeari”. Espazio bakoitzaren esanahia erakusketan bertan topa daiteke.
 
Aretoaren ordutegia asteazkenetik larunbatera  18:00etatik 21:00etara da, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.