Hilaren 22, 23 eta 24ko gauean egin zituzten lapurretak, eta azken urtean, guztira, sei izan dira. Lakaxitaren arabera, hainbat neurri hartu dituzten arren lapurretak ekiditeko, lapurrek barrura sartu ahal izan dute material, gailu eta dirua eramanez.
Senideek Espainiako Estatuan lurperatu nahi dute, baina Irungo 4. epaitegiak ez ditu frogak onartu, «ebidentzia zientifikoetan» oinarrituta ez daudelakoan.
Enegarrenez, bloke kirurgikoa birmoldatzeko obrak gelditzeko eskatuko dute. "Hitz egiteko eskatzen diogu jaurlaritzari, herritarrak eta haien beharrak kontuan har ditzatela".
Inkestatutako emakumeen %17,8k aitortu du indarkeria matxistaren biktima direla edo izan direla; %17,7k bikotetik edo bikote zenetik kanpo nolabaiteko indarkeria jasan dutela; eta %43,1ek hitzez eraso dietela.
45 urteko langile bat hil da gaur goizean Irunen, Arbes auzoan lanean ari zela. LABek azaldu berri duenez, hirugarren pisu batetik erori da.
71 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, etxeko langile bati sexu erasoa egitea egotzita. Erasotzailea aske utzi dute, kargupean.
Bihar inauguratuko duten erakusketan herrialde ezberdinetan jaiotako zein Irungo zenbait pertsonen bizitzak bilduko dituzte. Erakusketak "errealitatea estigmatizatzen eta alboratzen duen historia bakarrari aurre egin nahi dio, migrazioak eta aniztasunak dakarten aberastasun anitzak ikusezin bihurtuz".
Hasteko, hautagaien curriculumak jasotzeari ekin dio Oarsoaldeko eta Bidasoko euskarazko hedabideak. Otsailaren 7ra arte aurkez daitezke.
Igande arte eman daiteke izena 'Mintzapoza'-n.