Oarsoaldeko eta Bidasoko Martxoaren 8aren gaineko OARSO BIDASOKO HITZAren webgune berezia.
Oarsoaldeko eta Bidasoko Martxoaren 8aren gaineko OARSO BIDASOKO HITZAren webgune berezia.

Urruña, Hendaia, Irun eta Hondarribia batu ditu M8 Asanblada Feminista Bidasoak egindako martxak. Jende andana bat elkartu da ibilbidean, denon artean emakumeen eskubideen alde borrokatzeko.

Ehunka haur hurbildu dira gaur Martxoak 8 plazara, Emekiko kideekin batera sare moreak osatzera. Plaza emakume erreferentez eta haien istorioez bete dute.

'Hondarribiko txokoak' liburua aurkeztu du Emeki emakumeen elkarteak. Kaleko Margo Lehiaketako 84 margolan bildu dituzte, lehenak 1994koak izanik.

Iaz aurkeztu zuten Berdintasun Mahaia. Azken asteetan, udal talde batzuek egindako salaketak direla eta, Berdintasun Mahaiaren izaera irekia zalantzan jarri da.

M8 Asanblada Feministak manifestazioa egingo du igandean, 13:00etan, martxoaren 8an. Urruña-Pausutik atera eta Hondarribira hurbilduko dira, Hendaiatik eta Irundik pasata.

Martxoak 8a gertu dago, eta Emekiko elkartekideak prest daude urtero moduan. Emakume Astea antolatu dute, eta hainbat egitasmo anitz aurkeztu dituzte.

Martxoaren 8aren harira Hondarribian egingo direnak iragartzeko kartel lehiaketa abiatu dute Berdintasun Sailak eta Emekik.

Martxoaren 8a "aurpegi zuriketarako" erabiltzea leporatu diete alderdi politikoei, instituzioei eta enpresariei, eta gaurko egunaren "izaera iraultzailea" aldarrikatu dute.

Udalak eta hiriko zenbait talde feministek deitutako elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian San Juan plazan. Alderdi guztietako ordezkariak izan dira bertan.

Maria Jose Noain Maura hondarribiarrak 'Las mujeres en la historia del arte' liburua argitaratu du. Artearen historian zehar emakume artistek izan duten presentzia landu du.

Larunbat honetan, otsailaren 7an, martxoaren 8ko eguna antolatzeko bilera irekia egingo dute Palmera Monteron, 12:00tan.

Euskal Herriko Mugimendu Feministaren aldarriari eutsi diote eta Moskun elkartuko dira 17:45ean.

Martxoaren 8a mugimendu feministarentzat egun adierazgarria izango dela diote "borrokarako eta berdintasunerako eskubidea aldarrikatzeko".

Aurten ere ez dute udalak proposatutako adierazpena sinatuko, adierazpenarekin ados izan arren. "Hitzetatik ekintzetara pasatzeko gai ez den gobernu baten zuriketan ez dugu parte hartuko".

Aurtengo lehiaketara aurkeztu diren lan guztiekin erakusketa osatu dute Arma Plazan. Hilaren 12ra bitarte bisitatu daiteke.

Sexu bortxakeriaz, pornografiaz eta prostituzioaz ariko da datorren martxoaren 9an, Emekiren egitasmoz. Bere esperientzia kontatuko du Tiganusek.

Martxoaren 8a antolatzeko bilerara deitu dituzte emakume bidasoarrak. Horrez gain, hipersexualizazioaz, bizi baldintzen okertzeaz eta indarkeria matxistaz aritzeko probestuko dute saioa.

Su Txikian talde feministako Maddalen Irastorza Oiarbideri elkarrizketa egin dio HITZAk, bideoan, joan den astean argitaratutako dokumentalaren harira.

Hondarribiko Emeki Elkarteko Maria Jesus Berrotaran Etxeberriarekin bildu da HITZA, 'Martxoaren 8ko hitzak' dokumentalaren barruan.

Parean Elkarteko Miren Lanz Solbes elkarrizketatu du HITZAk bideoan, 'Martxoaren 8ko hitzak' dokumentalaren harira.