Hondarribiko Udalbatzaren ezohiko aurrekontuen osoko bilkura.

2021eko azken ohiko osoko bilkura egingo du bihar udalbatzak

Bederatzi puntuk osatzen dute eguneko gai zerrenda, tartean, Presa I eremuan alokairu sozialeko 66 etxebizitzen proiektua.

Errefuxiatuak Irungo Harrera Sarea

I. Zas topaketa, Irun eta Hendaia arteko migrazio egoeraren gainean

Jardunaldia Donostian den arren, eskualdeko migrazio egoera izango dute hizpide, eta bertan izango dira Irungo Harrera Sareko Oihana Galardi eta Amets Arzallus.

Zeramika ezagutzen hasteko 'Buztintzen' tailerra egingo dute, larunbat honetan

Hastapen saio honetaz gain, zabalik dago 2022 ikasturtean izen emateko epea.

eskola materiala

Erosi eta Ikasi programak, 1.110 eskaera onartu ditu

Jadanik diru laguntzak banatzen hasi direla jakinarazi du udalak, 125, 100 edo 75 euro eskaera bakoitzeko.

Osasun Bidasoa plataformak eskerrak eman die manifestatzera gerturatu ziren herritarrei

Jada Irungo Udalarekin bildu dira, eta laster Hondarribi eta Bortzirietakoekin. Laster, hurrengo urratsen berri emango dute.

Ziztakak proposamen txosten bat landu, eta lankidetzarako bidea abiatu du

Proposamena garatzen aritu diren eragileekin, eta auzo elkarte eta udal alderdi desberdinetako ordezkariekin bildu nahi dute proposamena aurkezteko. Bitartean, kalera irtengo dira Kulturakada! dinamikarekin, kulturak espazio propio bat behar duela aldarrikatzeko.

Larreaundiko neguko jaia, larunbatean

Olentzero joango da auzora eta gutunak emateko aukera izango da, 18:00etatik aurrera.

Alokairu soziala sustatzeko lanean jarraitzera deitu du PSE-EEk

Alderdi sozialistak Presa I eremuan iragarritako etxebizitza sozialak begi onez ikusi ditu, eta bide horretan lanean jarraitzera deitu du.

Ibilaldi birtuala sortu dute udaletxea ezagutzeko

Udaletxe barrutik edonon egonda ibiltzeko aukera sortu du udalak.

Valvulas Zubiko langileak hitzarmen berri bat adostea eskatzeko manifestatu dira

Gaur hasi dira langileek haien asanbladan erabakitako greba dinamikarekin, Oarso Bidasoko ELAren babesa dute.

Autodefentsa laborala hizpide izango dute larunbatean

Bidasoko Langile Autodefentsa Sareak eta Kontseilu Sozialista Bidasoak autodefentsa laboralari buruzko mahai ingurua antolatu dute larunbaterako.

Santiago Konpostela kalea.

Trafiko aldaketak Alde Zaharrean, asteazken eta ostegunean

Santiago Konpostela kalean hobekuntza lanak egin behar dituztela eta, trafiko aldaketak iragarri ditu udalak.

Gurutze Gorriaren Gabonetako jostailu bilketa. [Irudia: Gurutze Gorria]

Datorren astean zehar, jostailuak jasoko ditu Gurutze Gorriak

Familia babesgabeetako haur eta umeak artatu nahi dituzte ekimen honen bidez, baina ez dituzte edonolako jostailuak jasoko.

Gabonak Argiak

Udalak bertan behera utzi ditu asteburuko zenbait ekimen

Izotz pistan eta Zabaltza plazan egitea aurreikusita zeuden ikuskizunak izan dira kaltetutakoak. Eguraldi txarra dela eta utzi dituzte bertan behera.

Hondarribian eraikitako Junkaleko Ama Birjina galeoiaren maketa ikus daiteke Sevillan

Mexikora 1630ean iritsi eta bertan hondoratu zen Junkaleko Ama Birjina galeoiaren maketa jarri dute ikusgai Sevillako Indietako Artxibo Nagusian. Itsasontzia Hondarribian eraiki zuten, eta eraikuntzaren eta ontziolaren xehetasun guztiak bildu dituzte.

Kosta kalea berriritartzeko hirugarren bilera ospatuko da asteazkenean

Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da, Amute-Kosta auzo elkartean. Parte hartzera dei egin diote interesa duen herritar orori.

santomas irun_

San Tomas Azoka bertan behera geratu da

LABIren eskaerari jarraituz, azoka bertan behera uztea erabaki du Irungo Udalak.

Haur Olentzero jaialdiko artxiboko irudia.

Haurren Olentzero jaialdian izen ematea etzi itxiko da

Jabier Ugarte kalean kokatutako Gazte Zerbitzuan eman beharko dute izena interesdunek, hilaren 11 baino lehen.

ACUNSA GIPUZKOA BASKET eta ICG FORÇA LLEIDA arteko partidarako sarrerak

HITZAk, HITZAkide batentzat bi sarrera ditu zozketan. Sarrerak HITZAren egoitzan jaso beharko dira.

Hurrengo abenduaren 18an ere itxita egongo da Azken Portuko igerilekua

Asteburu honetan eta datorren larunbatean ezingo da Azken Portuko igerilekua erabili.

Gehiago