Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ziztakak proposamen txosten bat landu, eta lankidetzarako bidea abiatu du

Proposamena garatzen aritu diren eragileekin, eta auzo elkarte eta udal alderdi desberdinetako ordezkariekin bildu nahi dute proposamena aurkezteko. Bitartean, kalera irtengo dira Kulturakada! dinamikarekin, kulturak espazio propio bat behar duela aldarrikatzeko.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2021/12/14

Bi ikasturtez Ziztakaren asmoa zein den azaltzeko eta hiriko euskaltzale eta kulturgileekin harremanak estutzeko tartea hartu ostean, proposamen txosten bat garatu du taldeak. Orain, bi bide jorratuko dituztela azaldu dute, batetik, landutako idatzia aurkeztera doaz “hiriko eragile, auzo elkarte zein udal alderdiei”, eta bestetik, espazioaren beharra aldarrikatzen jarraituko dutela zehaztu dute.

Bada, hirugarren ikasturtea abiatu du kultura eta euskararen aldeko taldeak. Hasierako hipotesia sendotuta itzuli direla diote, eta txostenean bi ikasturte iraun duen prozesuan bildutako honako hau jaso dute: “Irunen Kafe Antzoki baten behar eta aukeren justifikazioa, eta proiektu hori lantzen jarraitzeko ezaugarri nagusiak aipatu, prozesuan ebatzi bezala”.

Berretsi egin dute Kafe Antzokia Irunentzako proiektu bat dela, “irundar guziei zabalik eta irundar guzien onura duena xede”, eta modu horretan planteatzen dutenez, “egokiena udalarekin kolaborazioan lan egitea dela” hasieratik uste izan dutela nabarmendu dute. Horregatik, mahai bat sortzea proposatu dute: “Mahai bat sortu behar dugu eta hor hasi eztabaidatzen egitasmoak zer nolako gorpuzkera izan behar duen”.

Idatzian, beraz, lankidetzarako proposamen zehatz bat irakur daitekeela aurreratu dute, eta Ziztakaren harreman taldeak, proposamen txostena partekatzeko erantzukizuna hartu du. Alegia, hiru talderi edota entitateri aurkeztu nahi diete, “euskara eta kultura ardatz izango dituen espazio horretara bidea” egiteko: Aurreko ikasturtean ehunduriko sareko eragileak, auzo elkarteak eta udalean ordezkaritza duten alderdiak. 

KULTURAKADA!

Kulturak kalean tokia duelakoan daude, baina ez lukeela bakarrik bertan egon behar diote: “Kulturak espazioa behar du, espazio propioa. Euskarak ere bai”. Horregatik, kalera irtengo dira Kulturakada dinamikarekin, “gabezia horiek plazaratzeko”, erronkari aurre eginez. Oraingoz, urtarriletik apirilera beteko dituzte plazak, eta era askotariko kultur sorkuntzak landuko dituen egitaraua osatu dute: Urtarrilean, antzerkia; Otsailean, arte plastikoa; Martxoan, literatura; Apirilean, bertsolaritza eta musika. 

Xehetasunak beraien sare sozialetan zabaltzen joango direla jakinarazi dute, @ziztaka_irun eta orrialde honetan. 

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.