Azoka egingo dute bihar Zumardian
Baserriko produktuak zuzenean ekoizlearen eskutik erosteko izango da bihar goiz osoan zehar.
Hondarribiko baserriko produktuen azokak egingo dute bihar Zumardian. 08:00ak aldera irekiko dituzte euren postuak ekoizleek eta eguerdiko 13:00ak arte egongo dira euren produktuan saltzen. Larunbatean San Pedro kalean izango dira goiz osoan zehar.