115 zuzenketa aurkeztu dizkio Abotsanitzek udal aurrekontu zirriborroari

Arlo guztiak hartzen dituzten proposamenak direla adierazi du Abotsanitzek, "horietako asko, azken hilabeteetan iritsi zaizkigun auzotarren eskaerak dira".

Abotsanitzek EAJren eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak gaitzetsi dituzte.

Abotsanitzek 115 zuzenketa aurkeztuko ditu.

Abotsanitzen udal taldeak ezagutarazi duenez, 115 zuzenketa partzial aurkeztu dizkio EAJren gobernu taldearen aurrekontu zirriborroari. Arlo guztiak hartzen dituzten proposamenak direla azaldu dute alderdikideek; “horietako asko azken hilabeteetan iritsi zaizkigun auzotarren eskaerak dira”. Udal gobernuak proposamenak aintzat hartzea espero du Abotsanitzek.

Bestalde, bihar, ostiralarekin, Abotsanitz Herri Batzarra elkartuko da San Pedro kalean kokatutako egoitzan, 18:00etan. Hainbat gairen artean, datorren asteko udal aurrekontuen osoko bilkuran hartuko duten jarrera erabakiko dute militanteek.

Bertan ikus daitezke Abotsanitzek aurkeztutako 2022ko udal aurrekonturako emendakinak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.