Udal liburutegiko ikasketa gelaren ordutegia luzatu dute
Azterketa garaia gertu dagoenez, CBA Udal liburutegiaren ikasketa gelaren ordutegia luzatzea erabaki dute. Honako orduetan egongo da zabalik: Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 20:00etara; Larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara; Igandetan, 09:00etatik 13:00ak arte.
Jai egunen bezperan, hau da, abenduaren 24 eta 31n, goizez bakarrik egongo da zabalik, 09:00etatik 13:00etara. Aldiz, abenduaren 6,8 eta 25, eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita egongo da.