Iosu Alvarez eta Noemi Odriozola PSE-EEren ordezkariak.

EAJ: "Berri ona den arren, ia bi urteko desfasea egon izana pena bat izan da"

Bihar zabalduko dute Hego Ingurabideko lehenengo faseko errepide zatia, eta EAJrentzat "hiriaren orainarentzat eta etorkizunarentzat ezinbesteko azpiegitura da".

Gipuzkoako garapen agentzien bilkura Ficoban.

Gipuzkoako garapen agentziek bilkura egin dute Irunen

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenaren diagnostikoa egiteaz gain, 2022rako helburuak finkatu eta ekarpenak egin dituzte.

Irun "Gabonetako hiriburu" izatea nahi dute

Gaur aurkeztu dute Gabonetako programazioa, eta ekitaldiz beteta dator. Jose Antonio Santano alkateak "Eguberrietako kanpaina handiena" dela esan du.

Eguberri hauetan oparitu HITZA

Eguberrietarako kanpaina berezi bat jarri du martxan HITZAk.

Harambee GKEak erronka bota die arraunlariei.

[Bideoa] Hondarribia-Nairobi Challenge abian jarri du Harambee GKEak

Udalarekin eta arraun elkarteekin elkarlanean, Keniako hamahiru emakume ikasketekin lagundu nahi ditu GKEak; Hondarribia eta Nairobi arteko distantzia ergometroarekin betetzean datza erronka.

Interes publiko goreneko proiektuen aferan, Irungo bidea jarraitzeko eskatu dio PSE-EEri Elkarrekin Podemosek

Joan den ostiralean Udalbatzak aho batez onartu zuen Ingurumen Administrazioaren lege-proiektua behin betiko onartu aurretik, Eudeli kontsulta egiteko eskaera.

Juan Mari Altunak eta Txomin Sagarzazuk aurkeztu dute 2022ko udal aurrekontu proposamena.

Lau ardatz estrategikoetan oinarritutako aurrekontu proposamena aurkeztu du gobernu taldeak

Hondarribia Indarberritzen izenburupean, ondoko ataletan banatuta dago proposamena: pertsonak eta familiak, tokiko ekonomia, garapen iraunkorra, eta administrazioa eta herritarrentzako zerbitzuak.

U-30eko Greba Orokorraren harira Hondarribiko eta Irungo herritarrek egindako manifestazioa.

Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde mobilizatuko dira sindikatuak

Bihar kalera irtengo dira sindikatuak, goizean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta, arratsaldean, herrietan, baita Irunen ere.

Pikoketan fusilatutako Pilar Valles eta Mercedes Lopezen aurpegiak zeintzuk ziren jakin dute

Memoria Historikoaren Bulegoak egindako ikerketaren ondorioz, Pilar Valles eta Merces Lopez gazte komunisten eta fusilatuak izandakoen argazki bakarra topatu dute. Era honetan, beraien aurpegia zein zen jakin da lehen aldiz.

Hainbat jokalarik COVID-19an positibo eman dutelako, Bidasoak ez du Europako partida jokatuko

EHF Europe Leagueko norgehiagokaren aurretik egin beharreko azterketetan atzeman dituzte kutsatzeak. Suitzan jokatu behar zuten bihar irundarrek.

Landa bideak garbitu eta lehengoratzeko behin-behineko brigada.

Zazpi lagun kontratatuko ditu udalak Lanbideren bitartez

Erdi mailako teknikari bat, taldeko arduraduna, eta bost langile kontratatuko dituzte; itsasertzean eta erreketan garbiketa lanak egitea da helburua.

Azken egunetan COVID-19agatik 150 positibo Irunen eta Hondarribian

Asteazkenetik atzora arte 107 kutsatze berri atzeman dituzte Irunen eta 43 Hondarribian. Azken herri hori 600eko tasara iristear da.

Ekialdebus

Harresilanda kaleko esku hartzea medio, aldaketak autobus zerbitzuan

Harresilanda kaleko lanek hainbat autobus geltokirengan eragina izango du gaurtik aurrera, Ekialdebusek ezagutarazi duenez.

Hamabi domina eta taldekako bigarren postua Eskola Jokoetan Santiagotarrakentzat

Klara Olazabalek bi domina irabazi ditu C1 seniorrean Lleidako uretan, eta Eskola Jokoetan lau urrezko domina eskuratu dituzte.

XXI. FICAB jaialdiak baditu saridunak

Bost lan eta zinemagile saritu zituzten larunbatean XXI. FICAB jaialdian.

A25 Gazteria departamentua

Egitarau berezia prestatu du aste honetarako Gazteria departamentuak

Indarkeria matxistaren inguruko lanketa ikastetxeetara eramateaz gain, 'Sufragistas' film luzea proiektatu dute bihar; indarkeriaren aurkako kartelak prestatzera ere deitu dute.

Marlaxka Xake Klubeko Ander Tafall xakelaria.

Marlaxkako Ander Tafall, Gipuzkoako txapeldunorde

Marlaxka Xake Klubeko jokalariak bigarren postua eskuratu du Gipuzkoako Banakako Txapelketan.

Eider Velasco, Xakea eta Emakumea zikloan hizlari

Gasteiztarrak xakearen mundua nola ikusten duen azalduko du. Solasaldia hilaren 22an da (astelehena), 19:30ean Zuloaga Etxean.

Pentsio Duinen alde
Gehiago