Jaizkibel konpainia 2021eko irailaren 8an.

Mugak, zinema eta migrazioa ikus-entzunezkoen zikloa egingo dute aste honetan Kabigorrin

'En transito' eta 'Ipar basatia' dokumentalak izango dira ikusgai. Muga eta migrazioez hausnartzea da ziklo hauen helburua.

Produktu eta zerbitzu beganoen Be Veggie jaialdia egingo da asteburuan

HIru egun iraungo ditu beganismoaren festibalak. Era guztietako 70 postu jarriko dira eta kosmetika, elikadura edota moda beganoari buruzko hitzaldiak eta zuzeneko saioak topatuko dituzte gerturatzen direnek.

Elkarrekin Podemosek hainbat galdera erregistratu ditu Espainiako Kongresuan Irun eta Hendaia artean gertatzen ari den "drama humanitarioaren" gainean

Egoerarekin kezkatuta daudela adierazi dute eta erakundeen erantzun faltak ezinegona sortu diela dio alderdiak. Bidasoa ibaian izandako heriotzak migrazio politika eraginkorrik ez izatearen ondorio direla salatu dute.

Iosu Alvarez Hondarribiko PSE-EEren bozeramailea aurrekontuen osoko bilkuran

Aurrekontu "aurrerakoia" lortzeko hainbat zuzenketa aurkeztu ditu PSE-EEk

Sozialisten arabera, alokairura eta familiei bideratutako diru laguntzak, tokiko ekonomia eraldatzeko proposamenak eta beste hamaika dira aurkeztutako zuzenketak.

Euskararen Kriseilua 2019

Euskararen Eguna medio zenbait ekitaldi antolatu ditu udalak

Elkarrizketa musikatuak, Euskararen Kriseilua eta Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu ditu udalak Euskararen Egunaren inguruan.

'Bokalao' pintxoarekin irabazi du Danako jatetxeak IV. Alkorta Bakailao Txapelketa

Bi sari irabazi ditu Danako jatetxeak IV.Alkorta Bakailao Txapelketan: lehen postua eta Bakailaoaren Tratamendu Onenaren Saria.

IV. Irungo Maratoi Erdia eta 10 km-ko lasterketa, berriz bueltan

Zabalik dago jada izen emateko aukera, bai maratoi erdirako eta bai 10 km-ko lasterketarako. Berritasunak daudela aurreratu dute, baina xehetasunak datozen hilabeteetan zehar emango dituzte.

Jendaurrean aurkeztu dute Emakumeen Aztarnak Hondarribian

Ibilaldi historia egin ezin izan duten arren, jendaurrean aurkeztu dute proiektua. Bigarren saio bat ere izango dela aurreratu dute, proiektuaren ardatzak zeintzuk izan diren azaltzeko.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna

Igandeko Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen saioa atzeratu egin dute, COVID-19agatik

Bi saiotan, 800 pertsona ziren joatekoak Itsas Etxera. Prudentzia irizpidea erabilita utzi dute bertan behera igandeko ikuskizuna.

Matarrasarik Ez jardunaldiak, baso bizien alde

Baso bizien aldeko eta monolaborantzaren aurkako aldarriak izango dituzte hizketagai, hurrengo asteburuan izango den Matarrasarik Ez jardunaldietan.

Astelehenetik asteazkenera, Harresilanda kaleko zati bat autoentzat itxita

Hainbat berritze lan egin behar dituzte kale horretan. Bitarte horretan San Pedro eta Santiago kaleak erabili beharko dituzte ibilgailuek.

Urdanibian izango da Alkatea auzoetan dinamika

HIlaren 22tik 26ra ahalko dute egin ekarpenak bizilagunek. Alkatea, aldiz, azaroaren 24an izango da bertan.

Itsas-Lur elkartean egitekoa zen bertso afaria, bertan behera

Bihar zen egitekoa bertso afaria. Jarduera etetearen arrazoia COVID-19aren kasuen gorakada eteteko neurrien ezartzea izan da.

'Aiza!' aldizkariaren zortzigarren azala.

'Aiza!' aldizkariaren zortzigarren zenbakia kaleratu du Abotsanitzek

2021. urteko udazkenean 'Aiza!' aldizkariaren zenbaki berri bat plazaratu du Abotsanitz Herri Batzarrak.

Hondarribiko konkistaren inguruko argitalpena salgai jarri du Arma Plaza fundazioak.

1521eko konkistaren inguruko argitalpena salgai jarri du Arma Plaza fundazioak

Peio Joseba Monteano Sorbet historialariaren 'Hondarribiko konkista: Espainia, Nafarroa eta Frantziaren artean 1521-1524' liburua eskura dezakete jada interesdunek.

Eskifaia, Santa Zezilia kontzertua.

Santa Zezilia ospatuko du Eskifaiak igandean

Eskifaia eta Xatz abesbatzek emanaldia eskainiko dute Santa Zezilia eguneko ospakizunen harira, Portuko elizan.

Gehiago