EHF Europe Leagueko norgehiagokaren aurretik egin beharreko azterketetan atzeman dituzte kutsatzeak. Suitzan jokatu behar zuten bihar irundarrek.

Bidasoa Kirol Klubak jakinarazi du talde nagusian hainbat COVID-19 positibo atzeman dituztela, eta horregatik bihar (asteartea) Suitzan Pfadi Winterthur HBren kontra EHF European Leaguen jokatzekoa zuen partida atzeratuko dute. Ligaxkako laugarren partida zen.
Bidasoak jakinarazi du kutsatuta dauden jokalariek ez dutela sintoma nabarmenik.