2021/10/1

Emakumeen Etxearen gaineko aurrez aurreko saioak hasiko dira bihar

Zortzi saio izango dira, guztira, eta hilean behin egingo dituzte Palmera Monteron. Obrak ere aurki esleitzeko asmoa agertu du udalak.

Ermita kalea berrurbanizatzeko hartutako konpromisoa betetzeko eskatu dio EAJk udal gobernuari

Ama Xantalen ermitatik iturrira bitarteko zatirako 375.000 euro bideratzeko konpromisoa da udalak hartutakoa, eta oraindik aurrera pausorik eman ez izana leporatu diote.

Portua proiektuko lehen esku hartzea ez du begi onez ikusi Abotsanitzek.

Portua proiektua "EAJrena" dela eta "ez udalarena" salatu du Abotsanitzek

Jeltzaleek Porturako aurkeztutako egitasmoa "ez" dutela "inorekin kontsultatu" dio Abotsanitzek: "Ez alderdiekin, ez eragileekin, ezta herritarrekin ere".

Delitu txikiak ugaritu direlako, bilera egin du Santanok poliziarekin

400 gertakaritik gora zenbatu dituzte Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak. Santanoren esanetan, "neurri irmoagoak hartu eta horrelako delituak eteteko garaia da".

Parte hartze aurrekontuetan finalera pasako diren ekarpenak bozka ditzakete herritarrek

Gaurtik hilaren 4ra bitartean egongo da botoa emateko aukera, 'irun.org'-n proposamen orokorretan nahiz gazteek egindako ekarpenen artean.

Tokiko merkataritza sustatzeko bonu kanpaina berria, abian.

Tokiko merkataritza sustatzeko bonu kanpaina berria aurkeztu du udalak

Iazko esperientzia aintzat hartuta, kanpaina abiatuko du berriz ere Eusko Jaurlaritzak; 200.000 eurorekin atxikitu da Hondarribia egitasmora.

"Inguruko hiri gutxik esan dezakete hiru kirolari olinpiko dituztela"

Omenaldia egin zieten atzo Tokioko Olinpiar Jokoetan aritu diren Teresa Errandonea, Ander Elosegi eta Julen Aginagalde irundarrei.

[Erreportajea] Paseo bat Irundik memoriaren betaurrekoak jantzita

1936ko gerran eta gerraondoan hirian zer gertatu zen hobeto ezagutzeko triptiko bat argitaratu du Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanoak, hiri erdigunetik ibilbide bat eginez.

TZAK kolektiboko hainbat kide orain gutxi lortutako tailerrean.

[Erreportajea] Artisauen lanari balioa emateko saretzen hasi dira

Hondarribiko hainbat artisauk TZAK izenpeko kolektiboa sortu berri dute. Espazioak lortzeko gorabeherak elkartuta, artisautza ez dagoela «sozialki baloratua» uste dute. Erakusketa aretoak eta saltokiak aldarrikatu dituzte.

Aste honetan zero COVID-19 positibo Hondarribian, eta sei Irunen

Hondarribiko tasa 47an kokatu da, eta Irungoa 81ean. Denbora atzera asko egin behar da hain datu baikorrak topatzeko bi herrietan.

Eskubaloia

Asteburuko kirol agenda

Hondarribiko eskubaloi, futbol eta saskibaloi kirol taldeen asteburuko ordutegiak.

Gehiago