Alkateak jakinarazi du Ertzaintzak ikerketa abian duela sare sozialetatik zabaltzen ari den deialdi arrazista eta faxistaren atzean nor dagoen jakiteko.
Komertzioari, garraioari eta turismoari lotutako proiektuak dira, eta ia 7 milioi euroko aurrekontua batzen dute. Egitasmo batzuetarako laguntzen %100 jasotzeko aukera dagoela azaldu du alkateak.
Irungo eta Mosku inguruko eragileek traza faxista eta arrazista garbia duen deialdi baten kontra egin dute: "Alde egin dezatela haiek, bakean utz gaitzatela".
Eztabaidatu dituzten mozioetan atzera bota dute Elitxuko auzo elkartearen eskaera: geldirik dagoen Lapize kaleko proiektuari heltzea.
Azaroaren 21era bitartean ikusi ahal izango da Txopitea aita eta alabaren erakusketa; hirurogei obrek eta ikus-entzunezko batek osatzen dute.
Hilaren 28an mahai-ingurua egingo dute, eta hurrengo egunean antzerkia: biak Palmera Monteron dira. Era berean, erakusketa ere zabalduko dute.
EPEk eta Emeki elkarteak Eman Pilotari Jaia egingo dute, gaur eta bihar, Hondarribian. Lehen aldiz, neskei palan aritzeko aukera emango diete eskola kiroleko programaren barruan, eta horiek erakartzeko ahalegina izango da asteburukoa.
Mugikortasunaren Astearean baitan lehen parte hartze tailerra eta "ibilbide kritikoa" egin zituzten asteazken arratsaldean.
DokuIrunen barruko esaioa izango da gaurkoa, 19:00etan hasita. Bukaeran lanaren egileekin solasaldia egiteko aukera izango da.
Langile bat bidegabe kaleratu dutela salatu du enpresako langileen batzordeak. Beste langileenganako "mehatxua" dela adierazi dute.
Igandean, 11:00etatik 13:00etara, kirolak hartuko du Colon ibilbideko erdigunea. Atletismoa, tenisa, saskibaloia eta xakea egongo dira.
Eguraldiaren iragarpena dela-eta hartu du erabakia Kultura departamentuak; 'Reziklantes!' ikuskizuna eskainiko du Turukutupa konpainiak.
Margotzen ari diren marra berdeak "egoiliarrentzako" ote diren galdegin dute sozialistek; ostalari eta komertzianteak "ezustean" harrapatu dituela neurriak erantsi dute.
Gaur bertan salgai jarri dira sarrerak eta orduan agortu direla jakinarazi du udalak; 18:30ean hasiko da ikuskizuna.
Astelehenetik ostegunera 21 positibo gehiago jaso dituzte bi herrietan; aurreko asteko epe berberean 56 izan ziren orotara kutsatutakoak.
Bertsolariak, disko jartzaileak, antzerkia... izango dira Urdanibia plazan 'Auzoa defendatu, faxistak kanpora' lemapean.
20:00etan bilduko dira Irungo erdigunean euskal presoen eskubideen alde. Sakabanaketaren kontra mezua zabalduko dute.