Zinema, dantza, antzerkia eta musika eskainiko duen udazkeneko agenda kulturala osatu du udalak. Esate baterako, DokuIrun eta 'Zure abenturaren bila' programek beste denboraldi bat izango dute, abendua bitarte.
Hondarribiko Udalak Alfonso Sastreren heriotzagatik doluminak helarazi dizkie familia eta hurbilekoei.
Hondarribiko zazpi tabernak eta Irungo bederatzik eman dute izena lehiaketarako. Finala Pasai Donibanen izango da, urriaren 10ean.
Euskal presoei ezarritako salbuespeneko kartzela zigorrak salatzeko deialdia, Arrasaten izatetik, Euskal Herriko plaza guztietan izatera pasa da. Bihar, hortaz, eguerdiko 12:00etan bilduko dira San Juan plazan.
Besteak beste, ostalaritzari eta edukierei eragingo die malgutzeak: tabernek goizeko hirurak arte ireki ahal izango dute, eta edukiera %75era handituko da lokal eta instalazio guztietan.
2018ko alardeko gertakarien harira, irailaren 10eko mezan egindako adierazpenek jasotako erantzunak kargua uztera eraman zuten Bitoriano Etxabe apaiza. «Sufrikarioa» besterik ez zuela antzeman adierazi du.
Yolanda Burguillo Granado errenteriarra eta Beñat Garcia Sagarzazu antxotarra izan dira HITZAren Kontxako porrako zozketaren irabazleak.
Kutsatze tasak behera egin du Hondarribian nabarmen, baina Irunen gora egin du aurreko astekoarekin alderatuta.
Jeltzaleek uste dute "igorpen baxuko ibilgailu elektrikoei bultzada ematea" eta epe motzean Irunen garraio elektrikoa hornitzeko "azpiegitura sarea diseinatzea" beharrezkoa dela.
Ertzaintzaren arabera, Pasai San Pedrotik Irunerako bidea egin du ihesi, eta, bidean, "debekatutako maniobrak" egin ditu, beste ibilgailu batzuk arriskuan jarriz.
Emakumeei bideratutako formakuntza espazioak sortzea "oso garrantzitsua" iruditzen zaiola adierazi du ere Miguel Angel Paezek, Bidasoa Bizirik agentziaren zuzendariak. Formakuntzan izen emateko aukera oraindik irekita dago.