Komunikatuan, sexu abusuak eta "halako ekintzak erabat eta irmoki" gaitzesten dituztela "biktimak bereziki zaurgarriak direlako" adierazi dute.
Ostiraletik kalean dago HAPOaren aurrerapen proposamena Arma Plazan.
Ribera feriak beste urte batez Bidasoa ibai ingurua hartuko du. Hilaren 18an Osinbiribileko bidegorria eta pasealekua zenbait esperientzia artistikoren agertoki bilakatuko dute, "Bidasoa ibaiarekin eta mugaren kontzeptuarekin lotuta, aldi berean gozatu eta ikasteko".
Irunen 29 kutsatze hauteman dituzte ostiral, larunbat eta igande artean; Hondarribian 3 zenbatu zituzten ostiralean, eta besterik ez asteburu osoan.
Alardearen eztabaidari buruz mintzatu da Abotsanitz eta "denon Hondarribia bat lortzeko" lanean jarraitzeko asmoa berretsi dute.
Iaz bezalaxe, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko ezarritako neurrietara egokituko dituzte instalazioak. Estalkiez gain, garbiketa eta desinfekzio lanak areagotuko dituzte.
Duela 25 urte hasi zen Jaizkibel Konpainiaren ibilbidea eta egun hartan egindako aldarrikapena oroituko dute, asteazkenean, 12:30ean, Martxoak 8 plazan.
Kepa Ordoki memoria historikoko elkarteak ekitaldia egin du indar faxistek hiria azpiratu zutenetik 85 urte igaro direnean.
Ostegunean onartu zen HAPOaren inguruan sozialistek diote "hobetu" daitekeela dokumentua, ez dituelako "hiri honen behar guztiak jasotzen".
Arraunean hasteko edo probatzeko gerturatu daitezen animatu die gazteenei arraun elkarteak.
Furgoneta bat zeraman kamioi garabia 10 metrotik behera erori da Europa kalera, Zaisa industrialdean.
Alarde Eguna izango zenaren atarian, komunikatua argitaratu du Guztion Alardea taldeak. Emakumeei ospakizunean parte hartzea zergatik debekatu beharko litzatekeen eta jarrera hau zergatik defendatzen den galdetu dute, besteak beste.
Eslalomeko Munduko Kopako bosgarren jardunaldia jokatu dute asteburu honetan Joan Crespo, Klara Olazabal eta Ander Elosegi. Ez dira podiumera igotzeko gai izan.