Gernikako sirena, faxistek Irun hartu zutenekoa oroitzeko

Kepa Ordoki memoria historikoko elkarteak ekitaldia egin du indar faxistek hiria azpiratu zutenetik 85 urte igaro direnean.

Gernikako sirena San Martzialen.

Sirena hotsa entzun zen atzo goizaldean Irunen. Izan ere, duela 85 urte irailaren 5 batez hartu zuten indarrez Irun faxistek. Egun horretan, Emilio Molaren eskuineko indar kolpistek hiria azpiratu zuten hilabete eta erdiko erresistentziaren ondoren. Egun hori oroituz Kepa Ordoki memoria historikoko elkarteak Gernikako sirena jo zuen, atzo, San Martzialetik.

Sirena hori Gernikan erabiltzen dute bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko. Atzo, ordea, Irunen entzun ahal izan zen Guernica Gernikara elkartearekin lankidetzan. 

 

Horrez gain, ekitaldia egin zuen Kepa Ordoki elkarteak, Behobia auzoko zubi zaharrean, faxismotik ihesi joan ziren errefuxiatuak oroitzeko. Ekitaldi horretan parte hartu zuten talde politikoez gain, Guernica Gernika elkarteko ordezkariek.

Faxistek Irun hartu zuteneko 85. urteurrena oroitzeko Kepa Ordoki elkarteak Behobian egindako ekitaldia.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.