2021/7/20

Aniztasun funtzionala dutenentzako aparkalekuen erabilera hobetu nahi du udalak

Ordenantza araudi berrira egokitu nahi du udalak, "bai aniztasun funtzionala duten pertsonentzako aparkatzeko tokiak ematerakoan hobeto kontrolatzeko, bai plaza generikoak eta izendunak behar bezala erabiltzen direla kontrolatzeko". Uztaileko osoko bilkuran aztertuko dute proposamena.

Mendeluko industriagunea. Alkain.

Ekonomia Zirkularreko Estrategia abiatu du Bidasoa Bizirik-ek

Irungo eta Hondarribiko enpresa sarearen "lehiakortasuna sustatzen jarraitzea" eta eredu "zirkularrago" baterantz joatea dira helburu nagusiak.

Mendibil inguruko "arazoak" salatzeko elkarretaratzera deitu du auzo elkarteak

Erdialdeko Auzo Elkartearen arabera, inguru horretan hainbat arazo izan arren, udalak uko egin dio Mendibileko bizilagunekin zuen bilerara joateari.

Kenpo-kai

Ekhi Lekuona eta Hodei Alkain, munduko hirugarren

'Online' modalitatean antolatutako Munduko Kenpo-kai Kata Txapelketan hirugarren postua eskuratu dute hondarribiarrek.

Miryam Perez dantzari eta koreografoa.

Dantza emanaldi bikoitza izango da etzi, Kasino Zaharrean

'Emakumeak' izenpeko dantzaldia taularatuko du Node konpainiak, batetik, eta 'Out' saioa eskainiko du Amaia Elizaranek, bestetik.

Ekoizleak otarreak eskaintzen hasi dira udalaren webgunearen bitartez.

Azoka egingo dute bihar Zumardian

Baserriko produktuak zuzenean ekoizlearen eskutik erosteko izango da bihar goiz osoan zehar.

Antzerkiak, musikak eta zinemak Junkal plazatxoa hartuko dute

Astebururako kultur emanaldi ugari antolatu ditu udalak. Ohiko eskaintzaz gain, Kontenporanea topaketa egingo dute San Juan plazan.

"Ostalaritzan ematen diren gehiegikerien aurkako dinamika" abiatu du Bidasoko Langile Autodefentsa Sareak

Pandemiaren testuinguruan langileek jasandako "gehiegikeriak" salatzeko probestu nahi dute kanpaina, baita ere "antolakuntza komunista indartzeko".

Katsikas Lankidetza beka

GKEentzako diru laguntzak ostegunera arte eska daitezke

Hondarribiko Udalak gogorarazi duenez, hilaren 21ean itxiko dute lankidetzarako diru laguntzen eskaera epea.

BATeko gazteak fin aritu dira Lleidan

Dominarik ez, baina emaitza onekin itzuli dira Uxue Garrancho, Iker Ibarguen eta Eider Alzaga Espainiako 16 urte azpikoen Txapelketatik.

Gehiago