BATeko gazteak fin aritu dira Lleidan
Dominarik ez, baina emaitza onekin itzuli dira Uxue Garrancho, Iker Ibarguen eta Eider Alzaga Espainiako 16 urte azpikoen Txapelketatik.
Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) Uxue Garrancho, Iker Ibarguen eta Eider Alzaga fin aritu dira asteburu honetan, Espainiako 16 urte azpikoen Txapelketan. Dominarik ez, baina sentsazio onekin itzuli da hirukotea.
Garrancho 100 eta 300 metro leunetan aritu da. Lehen proban bosgarren sailkatu da, 12,77 segundoko markarekin, bere marka pertsonaletik oso gertu gainera (12,70). Bigarren proban aldiz, laugarren postuan sailkatu da, 42,63 markarekin.
Alzaga finalera iristetik oso gertu egon da, 300 metro hesietan. Bere marka pertsonala ezarri du (47,05), baina 0,10 segundogatik ez du finalerako txartela eskuratu.
Ibarguen 3.000 metroetan aritu da. 13. postuan iritsi da Lleidara, eta bertan eskuratutako markarekin (9:19,24), bederatzigarren postura igo da, top 8tik oso gertu.
Asteburu honetan ordea Espainiako 18 urte azpikoen Txapelketa jokatuko dute klubeko zenbait kirolarik.