M8 Asanblada Feminista Bidasoak hamarka emakume bildu ditu gaur eguerdian San Juan plazan. Arratsalderako beste bi deialdi egin dituzte.
Kaleei pertsonen izenak jartzen dizkiete ohore egiteko asmoz, edota herritarrentzat eredu izan daitezen. Hala uste du Mertxe Tranche ikertzaileak. Hortaz, kaleen izenak sinbolikoki garrantzitsuak direla jakina da. Emakumeen izena dutenak, ordea, apenas daude.
Geroz eta migratzaile gehiago ari dira iristen Irunera, eta eurentzat prestatutako azpiegiturak beteta daude. Gaur gauean, 96 lagunek egin dute lo Irunen eta Hondarribian.
Hondarribiarren artean nabarmendu ziren emakumeak hizpide, kale izendegiaren gaineko paseoa egin zuten atzo goizean elkartekideek.
Bidasoko Asanblada Feministak elkarretaratzeak antolatu ditu Irun eta Hondarribian, eta 19:00etan, eltzekadarako deialdia egin dute balkoietatik.
Aurtengo martxoaren 8aren gaineko ikus-entzunezko erreportaje bat lantzen ari da HITZA, bi eskualdeetako elkarte eta talde feministekin. Ostiralean osorik ikusteko aukera egongo da.
2021. urteko Emakumearen Astearen harira antolatu dute proiekzioa udal liburutegian, eta ez Kultur Etxean HITZA-k argitaratu bezala.
Ekitaldia egin zuten atzo udal ordezkariek eta Emeki elkarteko kideek. Aurrerantzean Martxoak 8 plaza izango du Hondarribiak.
Euskal Herriko emakume jokalariak bildu zituen atzo Baionako Aviron taldeak 'online' prestatutako Iparralde/Hegoalde xake torneoan.
Asteburuan hamar positibo gehiago jaso dituzte osasun zerbitzuek Irunen, eta bi Hondarribian. Tasa 76koa da Irunen, 88koa Hondarribian.
Ostiralero elkartuko dira berriz ere euskal preso eta iheslarien egoera salatzeko helburuarekin, San Pedro kalean, 19:00etan.