Pandemiak gogor astindu dituen adinekoei laguntzak indartzea premiazkotzat jo dute jeltzaleek, eta horretarako, 'Irun lagunkoia' programa «oso tresna baliagarria» dela uste dute. Eguneratutako diagnostiko baten beharra nabarmendu dute.
Posta bulegoaren plazatxoak jasoko duela izendapena ezagutarazi dute gaur goizean Emekik eta udal ordezkariek, eta Martxoak 8ari begira antolatutako ekitaldien berri eman dute.
Aurtengo sariketak mezu inplizitu bat helarazi nahi dio pandemiak gogor astindu duen merkatarien sektoreari. 'Gertuko merkataritza: auzoan erostearen abantailak' leloan inspiratutako mezuak aurkeztu beharko dira.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalerrien arteko mugikortasuna baimenduta egongo da jarduera sozio-ekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko. Neurria astelehen gauean sartuko da indarrean.
Koronabirusak eragindako etenaldia ez da, pentsa litekeen heinean behintzat, arnas izan ingurumenarentzat. Egoerari aurrea hartu ezean, klima krisialdiak ondorio konponezinak izango ditu animaliengan ez ezik, baita arnasten dugun airearen kalitatean ere.
Pandemiaren eraginez aisialdi eta kultur eskaintza mugatua dagoen garai honetan, herrietako museoetara joateko deia egin du Aizpea Goenagak. Zailtasunak zailtasun, «ilusioz eta berritzeko gogoz» dago aktore, gidoilari eta zuzendaria.
Trafikoan ahalik eta gutxien eragiteko asmoz, gauez egingo dituztela lanak esan du udalak.
Datorren ostegunean (hilak 18) eskainiko du kontzertua, 19:30etik aurrera. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke.
Otsailaren 12ko denbora-pasen dinamika martxan da.
Nicolas Guerendiain Elkarte Errepublikanoak doluminak helarazi dizkio zendu berri den Jaime Rodriguez Salisen familiari. Elkartearekin maiz kolaboratu zuen Rodriguezek.
Irunen hamalau positibo gehiago atzeman zituzten atzo, eta beste bost Hondarribian. Bi herrietako tasa nabarmen jaitsi da azken orduetan.
Agurtzane Intxauarragaren zuzendaritzapean ekoitzitako film luzeak iratxo eta neskatxa baten arteko laguntasun istorioa azaladuko du.