Doluminak adierazi dizkio alkateak Jaime Rodriguez Salisen familiari
Oiasso Museoaren bultzatzailea izan zen eta Gaur euskal artista taldearekin harreman estua eduki zuen.
Oiasso Museoaren bultzatzailea eta Arkeolanen funtsezko figura izandako Jaime Rodriguez Salis hil da. Euskal abangoardia estetikoa lantzen duen Gaur taldearekin harreman estua izan zuen ere Rodriguez Salisek 60. eta 70. hamarkadetan.
Doluminak adierazi dizkio Jose Antonio Santano alkateak arkeologoaren familia eta gertukoei, “Haren oroitzapenek eta bertako arteari eta kulturari egindako ekarpenek ondare izugarria utzi dute.”
Irun edo garai hartako Oiasso hiri erromatarren kokalekua aurkitu zuen Junkaleko Santa Maria inguruan 1969. urtean, eta Bidasoan hainbat ikerketa zuzendu zituen. Argitalpen ugari ere egin zituen, esate baterako, ‘Oteiza Irunen 1957-1974’ edota ‘Berauneko haur errepublikarra’.