2021/1

Nepaldala GKEko Alza, Beroz eta Lasa boluntarioak egitasmoan parte hartu duten ikasle eta kolaboratzaileekin [Irudia: Nepaldala].

[Erreportajea] Eraldaketarantz trekkinga

Nepalgo emakume nerabe eta neskekin hezkuntza proiektua garatzen ari da Nepaldala GKEa Katmandun. Hezkuntza aldaketarako giltzarri izatea da helburua.

Erreskate lanetan ari dira larrialdi zerbitzuak Jaizkibelen [Irudia: UVR Ertzaintza].

Jaizkibelgo arroketara eroritako arrantzale baten bila ari dira

Larrialdi zerbitzuen arabera, Jaizkibelen arrantza egiten ari zen gizon bat itsas kolpe baten ondorioz uretara erori da. Harekin arrantzan ari zen beste gizon batek eman du abisua.

Talaia-Bordari eta institutuaren ingurua hobetzeko bilera parte hartzailea antolatu du udalak.

Talaia ikastetxeko garraio zerbitzua zabaltzeko eskatu du PSE-EEk

Eusko Jaurlaritzak eskainitako zerbitzua izanik, ibilbidean zehar gertuen dauden geltokiak ahalbidetzeko elkarrizketa prozesua has dezan eskatu dio Iosu Alvarezek Txomin Sagarzazuri.

'Kotondarrak' antzezlana igandean ikusgai, Itsas Etxea auditoriumean.

'Kotondarrak' txotxongilo emanaldia ikusgai Anita Maravillas konpainiaren eskutik

Igandean taularatuko du taldeak 5 urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizuna, Itsas Etxea auditoriumean, 17:30ean abiatuta.

Gaur goizean beste luizi bat izan dela ezagutarazi du udalak.

Beste luizi bat izan da Kosta eta Arkolla auzoen arteko bidean

Llobregateko igoera erabat itxi du udalak, nahiz eta ez duen zehaztu aurretik gertatutako luiziarekin loturarik ote duen. Hilaren 19tik lau lur jausi ezagutarazi ditu udal erakundeak.

Alarde eremuan hamar etxebizitza eraikitzeko proiektua onartu du IRUNVIk

Azken proiektu honetan bi logelako bost etxebizitza, hiru logelako lau eta mugikortasun urriko pertsonentzako egokitutako logela bakarreko etxebizitza bat eraikitzea aurreikusi dute.

familia ola
Bixi Bizi zerbitzuaren memoria aurkeztu dute Fernandezek eta Silanesek.

Bixi Bizi kirol orientazio zerbitzua positiboki baloratu du udalak

2018ko maiatzean abiatu zuten sedentarismoaren aurkako udal zerbitzua. Norberaren beharrak aztertuta, jarduera fisikoa egiteko planak prestatzen ditu orientatzaileak.

Joxan Elosegi eta Aitor Errazkinek eskuratu dute 2020ko Loidi beka

Bikote irundarrak 'Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean' lanarekin irabazi du beka. XIX. mendean izan zen bertso produkzioa eta haien protagonista nagusiak ezagutarazi nahi dituzte.

«2021ean krisiari aurre egiteko» 76,5 milioi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu udal gobernuak

Aurtengo aurrekontuen helburu nagusia «beste urte batzuetako zerbitzuak eta kontratuak mantentzea» dela diote, «familia eta egoera zaurgarrienean dauden kolektiboei eta sektore ekonomikoari arreta berezia eskainiz, finean, «hiria ez gelditzeko».

Bidasoa ibilbidea itxita egongo da datozen egunotan.

Bidasoa ibilbidean trafiko mozketa egin du udalak

Errepideko seinaleztapena margotu behar dutela eta, Bitoriano Juaristi eta Axular kaleen arteko bidea itxita egongo da datozen egunotan.

2019-2020 Mintzalaguna programaren aurkezpena

Mintzalagunean izena emateko azken egunak direla gogoratu du udalak

Aste honetan bukatzen dela bigarren deialdiko izen emate epea gogorarazi die hondarribiarrei.

6.000 irundar baino gehiagok erosi dute Irun Aurrera bonuekin

Urritik 12.771 bonu erabili dituzte herritarrek, hau da, banatutakoen %85a. Udalaren arabera, bigarren edizio honen balantzea «oso positiboa da berriro».

Ludopatiaren pertzepzioari eta ohiturei buruzko dei inkestak egiten hasi da udala

Guztira 200 dei inkesta egingo dituzte otsailaren 28 bitarte. Apustu jokoen irismena eta ludopatia jokabide problematikoak ezagutzea da asmoa. 

Herri Batzar telematikoa egingo du EH Bilduk larunbatean

Bi gai nagusi landuko dituzte: EH Bilduren kongresu prozesua azaldu eta honi hasiera eman eta udal aurrekontuetarako proposamenak azaldu eta ekarpenak jasoko dituzte.

El Brujok 'El alma de Valle Inclan' emanaldia eskainiko du larunbatean.

Valle Inclan omenduko du Rafael Alvarez 'El Brujo'-k larunbatean

Emanaldia hasi baino bi ordu lehenago leihatilan eskuratu ahal izango dira sarrerak, Interneten eta Arma Plazan zeudenak agortu direla jakinarazi baitu udalak.

Sei domina eskuratu ditu BATek Gipuzkoako Txapelketa Absolutuan

Pertikako saltoan heldu dira albiste onenak. Izan ere, BATeko hiru neskek lehen, bigarren eta hirugarren postua eskuratu dute, hau da, podiuma eurena izan da.

Bederatzi agente zibiko batu dira udaltzainen taldera

Ekainaren 30era bitarte udal ordenantza betetzen dela bermatuko dute kalean, «hiri hobeago bat eraikitzeko» helburuarekin.

Gehiago