'Kontaiguzu Dakizuna!' ekintza antolatu dute Oiasso Museoaren Lagunek

Bi hitzaldi eskainiko dituzte urtarrilaren 28an.

'Kontaiguzu Dakizuna!' ekimena jarri dute martxan.

Oiasso Museoaren Lagunek beraien ezagutza partekatzeko asmoz, ‘Kontaiguzu Dakizuna’ ekintza sortu dute. Historiari, arkeologiari, mitologiari, pentsamenduari, tradizioari, bitxikeriari eta ohiturei buruz duten ezagutza partekatzea dute helburu antolatzaileek. 

Urtarrilaren 28an izango da eta 20 minutuko bi hitzaldi eskainiko dituzte. Juanjo Jimenezek “Portus Claudianus” gaia jorratuko du eta Lupe Casadevantek, “Los Mochicas o Moches, una cultura preincaica del Peru” izango du hizpide. 

Izen ematea derrigorrezkoa da helbide elektroniko honetara idatziz edo telefono zenbaki honetara deituz: 943 63 93 53

 

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.