2020/12/22

Urteko azken manifestazioa egingo dute pentsiodunek astelehenean

Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestatzera deitu ditu eskualdeko herritarrak. 12:00etan abiatuko dira San Juan plazatik.

«Ezinbestekoa da politika sozialek lehentasuna izatea, inor atzean ez uzteko»

David Nuño Gizarte Ongizate saileko ordezkari berriak arlo horretan ezarritako erronkak aurkeztu ditu gaur. «Arlo giltzarria» dela uste du Elkarrekin Podemos-IUko kideak.

Hondarribia-Don Bosco partida, 1975ean. [Irudia: Fernando de Leon]

[Bideoa] Modu berezian zoriondu ditu aurtengo Gabonak HFEk

Hainbat aitzakiarekin bideo berezia argitaratu du Hondarribia Futbol Elkarteak: izurria batetik, 50. urteurrena bestetik, eta Gabonak, azkenik.

Herriko Emakumeak Plazara ekitaldia aurkeztu du Emekik Itsas Etxean.

[Galeria] Herriko emakumeak plazara atera ditu Emekik

Emakumeen V. Pala Txapelketaren inguruko dokumentala eta 'Antzina eta Gaur' emakume erreferenteen gaineko liburua aurkeztu zituzten atzo elkarteko kideek.

pecozza-united

Kultura KM 0 egitasmoa 2021era zabaldu nahi du Irungo artisten kolektiboak

Mozio bat erregistratu berri du kolektiboak, hiru eskaera zehatzekin. Besteak beste, programa 2021ean «gardentasuna, aukera berdintasuna, publizitatea eta diskriminazio eza» balioen arabera egitea eskatu dute.

Moskun elkartuko dira, «auzoak bizi duen jazarpena salatzeko»

Moskuko auzotar batek 760 euroko isuna jaso berri duela salatuko du Mosku Bizirik taldeak, «kalean aldarrikapenerako espazio gisa erabiltzeagatik». Udaltzainen presentzia auzoan etengabea dela diote, auzoa kameraz josi dutela.

«Modu bateratuan mobilizatzen jarraitu behar dugu»

Etenaldi luze baten ostean kaleak hartu ditu berriro mugimenduak. Atzo azken hilabeteotako lehena egin zuten San Juan plazan, ilaran eta distantziak mantenduz.

Kasino Zaharreko agertokian ariko dira Scooby Band eta Marmoka taldeak.

Hilabetea bukatu arteko Gabonetako egitaraua baieztatu du udalak

Osasun neurri guztiak bermatuz, ekitaldi ezberdinak izango direla aurtengo Gabonetan berretsi du tokiko gobernuak.

Udal aldizkariaren urteko azken alea, kalean

20.000 irundar baino gehiagok jasoko dute 93. zenbakia euren etxeetan. PDF formatuan ere eskura daiteke.

Gabonak iraun bitartean udaleko zerbitzuek ordutegi aldaketa jasango dute

HAZ bulegoak, 010 zerbitzuak, kiroldegiek, CBAk, Menchu Gal aretoak eta zerga bilketarako bulegoak jasango dute aldaketa.

Gabonetako loteriak 18.000 euro utzi ditu Irunen

Serapio Mujika kaleko administrazio batek, loteria saltzen zuen lehen urtean, bosgarren saria jaso duten hiru dezimo banatu ditu.

Hilaren 24an eta 31n ez da zabor bilketarik egongo

«Arren zaborrik ez ateratzeko» eskatu die Txingudiko Zerbitzuak-ek herritarrei; garbiguneek soilik goizez irekiko dutela erantsi du.

2021. urteko egutgeiaren aurkezpena egin du Maria Serrano zinegotziak.

2021. urteko egutegia dagoeneko argitaratu du udalak

686 argazki bidalita 347 lagunek parte hartu dute deialdian. Herritarrek turismo bulegoetan debalde jaso dezakete egutegia.

Irungo bidegorrien gainean gazteek duten iritzia jaso du EGIk

Inkesta bat egin dute gazteekin, eta honako ideiak jaso dituzte: bidegorrien sare orokor baten beharra, bizikleta elektrikoak alokatzeko sistema bat martxan jartzea eta bizikletaren kultura sustatzearen garrantzia.

Gehiago