HAPOaren aldaketa puntuala formulatzeko dokumentua sinatu du gobernuak, beraz, «oso urrun ez dagoen denbora tarte batean» Txenpereneako kirol instalakuntza berriak errealitate bihurtuko direla uste dute jeltzaleek.
Santano alkateak pandemiari aurre egiteko hartutako neurrien gaineko balorazioa egin du gaur. Ohiko inbertsiotik harago 6.200.000 euro bideratu dituzte.
Atzoko Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren ondorioz hiriko tabernariek jasan beharreko egoera salatu du taldeak, eta udal gobernuari proposamen zuzena egin berri diote.
Atzo Eusko Jaurlaritzak jakinarazitako neurriekin kezkati bezain haserre agertu dira hiriko ostalariak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egingo dute San Juan plazan.
Udal taldeak publiko egindako salaketaren arabera, "Maria Serranok zuzentzen duen departamentuak inorekin kontsultatu gabe hartu du erabakia".
Gastronomia zein ardo zaleek hitzordua dute hil honetan zehar Hondarribiko XVII. Uztartze Jardunaldietan. Gustu guztiak asetzeko adina proposamen izango dira mahaikideen eskura.
12:00etan elkartuko dira San Juan plazan. Beldurrari aurre egin eta ezkerraren diskurtso eta praktika «indarrez berreskuratzeko» unea dela uste dute.
Azken zazpi egunetan 251 izan dira COVID-19agatik gaixotu diren irundarrak. Hondarribian tasak pixka bat behera egin du azken orduetan.
Urtero bezala aurreko urtean zehar jaiotako umeen omenez ospatu ohi den Zuhaitz Eguna izurriaren eraginez bertan behera uztea erabaki du udalak.
Arma Plaza fundazioak gogorarazi duenez, hilaren 20an bukatuko da eskaerak aurkezteko epea. Proiektua euskara hutsez egon behar duela erantsi dute.
Etzitik aurrera eskainiko ditu Ekialdebusek E25 linearen zerbitzu guztiak Lurgorritik eta Lurgorriraino.