COVID-19agatik 47 positibo gehiago Irunen

Azken zazpi egunetan 251 izan dira COVID-19agatik gaixotu diren irundarrak. Hondarribian tasak pixka bat behera egin du azken orduetan.

Irunen COVID-19agatik 47 kutsatu gehiago atzeman zituzten atzo, eta sei Hondarribian. Horrek ekarri du Irungo tasa handitu egin dela, eta pixka bat beheragotu Hondarribian. Irunen bereziki larria da egoera: azken zazpi egunetan 251 izan dira birusagatik gaixotu diren irundarrak.

Beheko koadroan, atzoko eta asteazkeneko datuekin, 100.000 biztanleko tasak Irunen nahiz Hondarribian:

  • Irun: 839,75 (asteazkenean 813,04).
  • Hondarribia: 625,85 (asteazkenean 631,75).
  • Gipuzkoa: 1.047,83 (asteazkenean 1.031,38).

Osasun sailak datu horiek eta beste asko eman ditu gaur zabaldu duen txostenean. Beheko estekan klik egin eta oso-osorik lor daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.