2020/10/23

Skolae proiektuak jaso zuen iaz V. Hondarribia Berdintasun Hiria saria.

Datorren ostiralean banatuko du Jaizkibelek Hondarribia Berdintasunaren Hiria saria

Hendaiako Danborradak jasoko du seigarren berdintasun saria, Itsas Etxea auditoriumean, 19:00etan hasiko den ekitaldian.

EAJ: «Bertakoa sustatzea beharrezkoa da»

Merkataritza, ostalaritza eta kulturak azken hilabeteotan pairatutako egoerarekin kezkati azaldu dira jeltzaleak. Irun Aurrera planean jasotako neurri batzuk nahikoak ez direla diote, eta udal gobernuari «apustu sendoagoa» egiteko eskatu diote.

Santano: «Egoera oso delikatu batean gaude, zifrak oso kezkagarriak dira»

COVID-19aren jarraipen batzordearekin bilduko da alkatea astelehenean, datozen asteei begira har daitezkeen neurriak zehazteko. Zonalde gorritik oso hurbil dago Irun, 100.000 biztanleko tasa 417,37raino iritsi da.

[Erreportajea] Euskal pintxoak, Hondarribitik Tokiora

Tokiotarrek pintxoak atsegin dituzte. Hondarribiko Gran Sol tabernak establezimendu bat ireki du Japoniako hiriburuan, eta «euskal esperientziak» bertakoak liluratu ditu. Hango sukaldariak hemen izan dira, ikasten.

Irun COVID-19aren zonalde gorrira hurbiltzen ari da, 31 positibo gehiagorekin

Irun, azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasan 417ra iritsi da. Lasaiagoa da egoera Hondarribian, 336ko tasarekin.

Establezimenduetan aldatzeko erosketa bonuak aurkeztu ditu udalak.

Hilaren 27ra arte atxiki daitezke establezimenduak bonuen kanpainara

Tokiko merkataritzaren "pizgarri ekonomiko" gisa, egoera "arintzen laguntzeko" itxaropena agertu du Txomin Sagarzazuk. Datorren astean sartuko dira bonuak indarrean.

Tasa eta zergak izozteko proposamena eramango du udal gobernuak udalbatzara

Miguel Angel Paez Ogasun ordezkariak azaldu duenez, COVID-19ak eragindako egoera dela eta, ez dute aurreikusi tasa eta zergarik igotzea.

San Pedro kalea Santiago kaletik. Konfinamendua,

Zergen jaitsiera proposatuko du Abotsanitzek

Krisi ekonomikoaren eraginez KPIaren jaitsiera aurreikusi den moduan, zergak eta tasak adina murriztea proposatuko du udal taldeak.

Marina Pintos Bizi Soinu zentroko terapeuta eta irakaslea.
MARINA PINTOS: BIZI SOINU ZENTROKO TERAPEUTA ETA IRAKASLEA

[Elkarrizketa] «Gure arima, gorputza eta adimena, den-dena, da soinua»

Yoga, barne garapena eta soinua jorratzen ditu, besteak beste, piano jotzaile irundarrak. Arimak eta pentsamenduek sortutako bibrazioan oinarrituta, soinua da terapia saioen ardatz nagusia.

Hondarribia fe kirolak futbola

Datozen bi asteetako kirol lehiaketak atzeratzea eskatu du aldundiak

COVID-19aren kasuen bilakaera eta goranzko joera dela-eta luzatu du eskaera aldundiak.

Santu Guztien Egunerako neurri bereziak hartuko dituzte Blaian

Bisitak aurreratzeko deia egin dute, azaroaren 1ean jende pilaketa handiak ekiditeko asmoz. Hiru gune bereizi dituzte sarrerak eta irteerak seguruak izan daitezen.

Itxura aldaketa jasan du Javier Esteban Indart kaleak

Alarma egoeraz geroztik, bertatik autoak ez pasatzeko eta herritarren mugimendua errazteko apustua egin du udalak.

Gehiago