2020/10/19

Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatuko dute urriaren 24an.

Liburutegien Nazioarteko Egunari begira jarri dira Zuloaga Etxean

Hilaren 24an ospatuko dute liburutegien omenezko eguna, eta aitzakia baliatuta, aste osora luzatu ditu ospakizunak Hondarribikoak.

«Herritarrek Irungo proiektuetan parte hartzearen aldeko benetako apustua egin behar da»

Orain dela hiru urte irundarren parte hartzea arautzeko udal gobernuak martxan jarritako araudiaren zain jarraitzen du EAJk. Haserre agertu dira, «urte eta erdi baino gehiago zain» egon direlako.

COVID-19agatik 68 positibo azken hiru egunetan

Ostiralean Irunen zenbatutako kasu kopurua oso handia izan zen, 30 positibo hauteman zituzten denera.

40 bat lagun isundu dituzte asteburuan Irunen, festa klandestino bat egiteagatik

Meaka auzoan izan zen festa klandestinoa, perretxiko hazitegi zahar batean.

Podiumeko lehen postua bete du Goikoetxea-Irastorza bikoteak.

Goikoetxea-Irastorza bikoteak jantzi du txapela

Lehia bizia izan da Jostaldi pilotalekuan jokatutako Hondarribia Grand Slam txapelketako finalean. 2-1 gailendu zaio azkenean Goikoetxea-Irastorza bikotea Beaskoetxea-Lopezi.

Urko Labeaga euskal presoak hirugarren gradua jaso du.

Euskal presoek jasotako sostengua bermatzeko kanpaina berria abian

Bilera "garrantzitsua" dela-eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Hilaren 22rako finkatu dute hitzordua, Muaran, 19:30ean.

Gizon bat atxilotu dute Irunen, autoan 290 kilogramo haxix atzeman ostean

29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den larunbatean Ertzaintzak. Atzo bertan eman zuen epaileak gizona atxilotzeko agindua.

Hilaren 22an itxiko da ekarpenak egiteko epea.

Mugikortasun ordenantza osatzeko kontsulta, ostegunera arte zabalik

Hilaren 24an itxiko du udalak ekarpenak egiteko abiatutako kontsulta publikoa.

BATeko Irune Muguruza, 18 urte azpikoen Espainiako txapeldunorde

400 metro hesietan bigarren postua eskuratu du irundarrak, Tarragonan jokatutako 18 urte azpikoen Espainiako Txapelketan.

Irungo Udaltzaingoa

Hogei isun espediente baino gehiago zabaldu ditu Udaltzaingoak azken astean

Osasun neurriak ez errespetatzeagatik 24 isun espediente zabaldu dituzte aste honetan. Gehienak musukoa ez eramateagatik izan dira.

Iñigo Manrique, PP taldeko zinegotzi berria

Muriel Larrea ordezkatuko du Manriquek. 52 urte ditu eta Zuzenbidean lizentziatua da.

Garaipenarekin hasi du denboraldia Erroibidek

Defentsa gogorra dutela erakutsi dute 2. Maila Nazionaleko Senior taldeko gizonezkoek. 22-49 irabazi diote Mekalki Aloñamendiri.

Ekialdebus

Espainiako Itzuliak aldaketak eragingo ditu autobus zerbitzuan

Irun, Errenteria-Orereta, Pasaia eta Donostia arteko zerbitzuan aldaketak izango direla ohartarazi du Ekialdebusek.

Sortu: «Herri xehea, langilea, euskaltzalea eta feminista ez gaude de vuelta»

Irun Espainiako Itzuliaren agertoki izatearekin haserre agertu da Irungo Sortu. Egungo egoeran egitea «arduragabekeria» dela uste dute, «marca España-ren egoskorkeria baino» ez dela.

Gehiago