Espainiako Itzuliak aldaketak eragingo ditu autobus zerbitzuan
Irun, Errenteria-Orereta, Pasaia eta Donostia arteko zerbitzuan aldaketak izango direla ohartarazi du Ekialdebusek.
Bihar abiatuko da Espainiako Itzulia Irundik. Trafikoan aldaketak egongo zirela iragarri zuen Irungo Udalak iragan astean; gaurkoan, ordea, autobus zerbitzuan ere aldaketak egongo direla ohartarazi du Ekialdebusek. Hala, aldaketak biharko 12:00ak eta 14:00ak artean izango dira Irunen, Errenteria-Oreretan, Pasaian eta Donostian. “Joan-etorriak aldez aurretik planifikatzeko” galdegin die Ekialdebusek erabiltzaileei.
📢 Itzulia / La Vuelta 2020 #LaVuelta20
— Ekialdebus (@ekialdebus) October 15, 2020
🗓️ Urriak 20 Octubre
📌#Hondarribia #Irun #Lezo #Oiartzun #Errenteria #Pasaia #Donostia
🚧 Lineen aldaketak / Modificaciones líneas:
🚌 E01-E02-E03-E04-E05-E06-E07-E08-E09-E15-E20-E21-E22-E25-E26-E28
👉 https://t.co/GmlNn3jPhX pic.twitter.com/aBGSp2Klps

