2020/10/5

Mendekotasuna duten irundarrei laguntzeko OKencasa programa abiatuko du udalak

Mendekotasuna duten adineko senideak zaintzen dituztenei «harreman eta laguntza bide bat» eskaini nahi diete, «efektu positiboak» izango dituena antolatzaileen arabera.

«Ez gaitzatela engainatu, pentsio duinak beharrezkoak eta posibleak dira»

Kaleak berriro hartu zituztenetik bezalaxe, segurtasun distantziak mantendu dituzte Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideek, hainbat ilaratan banatu dira.

29 Covid-19 positibo zenbatu dituzte asteburuan Bidasoan

Astebetean (Irailaren 28tik urriaren 4ra) 84 pertsona kutsatu dira COVID-19arekin Bidasoan; 57 Irunen, 27 Hondarribian.

Fenomena 2020 jaialdia Kasino Zaharreko lorategietan aurkeztu duten arren, eguraldiaren arabera Jostaldi pilotalekura lekualdatuko dute.

Asteburuan helduko diote 2020. urteko Fenomena jaialdiari

Osasun segurtasun neurri guztiak bermatu ahal izateko jaialdia egokitu behar izan duten arren, pozgarritzat jo dute antolatzaileek egitasmoa aurrera eraman ahal izatea.

Asobal ligako laugarren partida ere poltsikora

Zortzitik zortzi puntu eskuratu ditu Bidasoa eskubaloi taldeak. Atzo Nava taldea gailendu zuten irundarrek, 28-21.

Finalerdietan ariko doiren bikote guztiak erabaki dituzte dagoeneko [Irudia: Jai Alai News].

Beaskoetxea-Lopez eta Olha-Del Rio, finalerdietara

Ostiralean finkatu dute finalerdiak jokatzeko hitzordua, Jostaldin. Olharan-Etxeto Beaskoetxea-Lopezen aurka ariko dira, eta Goikoetxea-Irastorza bere aldetik, Olha-Del Rioren kontra.

Milioi bat euroko salmentarekin amaitu dute aurtengo Caravantur azoka

Hiru egunez autokarabanak eta landazabalak saltzeko hogei eragiketa baino gehiago egin dituzte. Erakusketariek ere «oso positibotzat» jo dute aurtengo edizioa.

Bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak, erasoa eta lapurreta leporatuta

Pinudi kalean izan zen erasoa eta lapurreta. 48 eta 38 urteko bi gizon atxilotu dituzte.

Gehiago