Hilaren 20an abiatuko da Irundik Espainiako Itzulia, eta gaur agerraldia egin dute Borja Olazabal Kirol ordezkariak, eta Kiko Garcia itzuliaren kirol zuzendari eta zuzendari teknikoak.
Sektore ekologikoa, bioeraikuntza eta energia berriztagarriak lehen lerroan jarriko ditu berriro Ficobak, Bioterra azokaren bidez. Lau egunez zer erosi eta zer ikasi izango da.
Gizarte Zerbitzuen departamentua eta Gurutze Gorria elkarlanean ari direla konfinamendua egin behar duten hondarribiarrei laguntza emateko adierazi du Gotzone Larrarte zinegotziak.
Astelehenetik asteazkenera goizez izango da zabalik Bilgunea, 11:00etatik 13:00etara; eta ostegunetan berriz, goizez eta arratsaldez, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Beaskoetxea-Lopez eta Barandika-Mancisidor bikoteak batetik, eta Hormaetxea-Minvielle eta Olha-Del Rio bestetik hurrengo faserako txartela lortzeko indarrak neurtuko dituzte gaur Hondarribiko kantxan.
Izena emateko azken eguna astelehena, hilak 5, 12:00etan da.
Hilaren 18an izango da Girabira, Mendibil parkean bertan, 12:30ean.
Gaurko datuetan beherakada kutsatze kopuruan; atzo hemeretzi kutsatu izan ziren (hamabi Irunen eta zazpi Hondarribian) Osasun Sailak gaurko txostenean jaso dituenak baino zazpi gehiago.
Higer bidea eta Iterlimen eremuan uholdeak prebenitzeko obren harira kanalizazio lanak egingo dituzte datorren astean. Kai berritik desbideratuko dute trafikoa.