Finalerdietan ariko diren azken bikoteak erabakiko dituzte gaur Jostaldin

Beaskoetxea-Lopez eta Barandika-Mancisidor bikoteak batetik, eta Hormaetxea-Minvielle eta Olha-Del Rio bestetik hurrengo faserako txartela lortzeko indarrak neurtuko dituzte gaur Hondarribiko kantxan.

Barandika-Mancisidor bikoteak finalerdietan egoteko txartela bilatuko du gaur Jostaldin [Irudia: Guk Jai Alai]. Barandika-Mancisidor bikoteak finalerdietan egoteko txartela bilatuko du gaur Jostaldin [Irudia: Guk Jai Alai].

Hondarribia Grand Slam txapelketaren finalerdietan zein bikote lehiatuko den erabakiko dute gaur Jostaldi pilotalekuan, 20:00etan abiatuta. A multzoko Beaskoetxea-Lopez eta Barandika-Mancisidor lehiatuko dira batetik, eta B taldeko Hormaetxea-Minvielle eta Olha-Del Rio bikoteak bestetik. Finalerdietarako txartela lortzen saiatuko dira denak. 

Iragan astean Goikoetxea-Irastorza eta Olharan-Etxeto bikoteak hurrengo faserako sailkatzea lortu zuten. Datorren ostiralean, hilaren 9an, izango dira finalerdiak eta hilaren 16an, finala. Jai Alai World Tour txapelketarako puntuagarria da Hondarribiko Grand Slam lehiaketa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.