Irundarren kezkak eta proposamenak jasoko ditu EH Bilduk

Astelehenetik asteazkenera goizez izango da zabalik Bilgunea, 11:00etatik 13:00etara; eta ostegunetan berriz, goizez eta arratsaldez, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Urte politiko berria hastearekin batera, irundarrei arreta eskainiko die EH Bilduk Bilgunean. Astelehenetik hasita, koalizio subiranistako kideek herritarren kezkak eta proposamenak jasoko dituzte Prudencio Arbide kaleko 2. zenbakian (San Juan Plaza) duen egoitzan.

Astelehenetik asteazkenera goizez izango da zabalik Bilgunea, 11:00etatik 13:00etara; eta ostegunetan berriz, goizez eta arratsaldez, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

COVID-19aren osasun larrialdiaren testuinguruan, egoera sanitarioak eskatzen dituen neurria guztiak zainduko direla azaldu du EH Bilduk, eta beraz ezinbestekoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea. Horretarako, posta elektronikora bidali behar dute mezua interesdunek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.