2020/9

Hondarribia Grand Slam hasiko da hilaren 18an

Hurrenez hurren bost ostiraletan jokatuko dira zesta punta partiduak 14.Hondarribia Grand Slam txapelketan.

Hezkuntzako greba jarraipen nabarmena ari da izaten

Oarso Bidasoko ikastetxe askotako langileak greba egiten ari dira gaur, aurrez aurreko itzulera segurua eta adostua eskatzeko.

Euskaraldia

Aurtengo Euskaraldia antolatzeko batzorde irekia egingo dute

Ostegunean (hilak 17) bilduko dira, Palmera Montero Guneko 2. aretoan. Segurtasun neurri zorrotzak hartuko dituzte.

Aurtengo Adour-Bidasoa Margo lehiaketak baditu irabazleak

Edizio honetan aurkeztutako 60 lanak Amaia Kultur Zentroan ikusgai egongo dira, erakusketa batean.

Asteleheneroko borroka, bueltan

Aurreko asteko elkarretaratzea errepikatu dute gaur hamarka pentsiodunek San Juan plazan. Mobilizazioa astero errepikatzeko asmoa dute.

Juan Carlos Borboikoaren kontrako mozioa aurkeztu du Elkarrekin Podemosek

Errege Emeritu eta Maiestatea-ren trataera kentzeko eztabaida ireki nahi dute, «gure hirian erakunde monarkikoari buruzko erreferentziak ezabatzeaz gain».

[Bideoa eta galeria] Garaipen handiari tamainako harrera

Garaipen handiari tamainako harrera egin zieten atzo hondarribiarrek. Jende pilaketa handirik ez, ospakizun arraroan. Irunen ere egin zieten harrera.

Hondarribia, bere txandan lehena

Hondarribiak lehen txandan erraz hartu die aurrea Hibaika, Zumaia eta San Juani. Kontxako 13. lehiaketan lehena Orio izan da.

Hondarribiaren guztizko nagusitasuna Kontxan

Hondarribiak lehen luzetik hartu du aurrea eta baita irmoki mantendu ere. Hamalaugarren Kontxako Bandera lortu dute, azken hiruak jarraian.

Maria Paz Jimenezen lanek zabalduko dute Menchu Gal aretoaren denboraldi berria

Artistaren 30 bat obra zintzilikatu dituzte, haren ibilbidea islatzen dituztenak. 1943. urtetik 1975ra bitarte osatutako zenbait jaso dituzte.

musukoa

Goi mailako pilota larunbatean Jostaldi pilotalekuan

Olaizola ll-Zabaleta eta Ezkurdia-Aranguren bikoteek jokatuko dute arratsaldeko 20:00tan hasiko den jaialdian.

'Mugi zaitez' mugikortasun kanpaina aurkeztu du gaur udalak

Igandean Zuloaga kalea itxiko dute higikortasun ohituren inguruan hausnartzeko.

Kukai konpainiaren 'Erritu', Nayade abesbatzaren laguntzarekin

Amaia Kultur Zentroan izango da emanaldia, larunbatean (hilak 19). Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, online bidez.

Bertso mendaria

Txingudiko bertso eskola, prest ikasturte berrirako

Bertsolaritzaren munduan trebatzeko interesa dutenek aukera paregabea izango dute aurten ere, Irunabar Bertsoaren Bilguneari esker. Bost talde ezberdinetan banatuko dituzte ikasleak.

Igandean itzuliko da Girabira, antzerkiarekin

Soroxarta parkeak jasoko du iraileko saioa. 'Enaren kontuak' antzezlana eskainiko du 2 princesas barbudes konpainiak.

Txikimusika iritsi da musika, birziklapena, sorkuntza eta irudimena batuz

Trakamatraka izeneko proiektuarekin itzuli da kalera larunbatean egingo den haur eta helduentzako ekitaldia

Gehiago