2020/9

Jauzien artea, transformatzeko

Irungo Berdinki Zirku Garaikide Konpainiak ‘mikra’ ikuskizuna estreinatu berri du. Karrikan lehiaketan irabazitako bekaren emaitza da ikuskizuna; zirkua, antzerkia eta musika uztartzen duen pieza da.

MALEN GARMENDIA, ZAPOREAK-EN KOORDINATZAILEA

«Moriako errefuxiatuek nahikoa dela oihukatu dute»

Greziako Lesbos irlako Moria errefuxiatuen kanpamentuan jarraitzen du irundarrak. Joan den asteko suteaz eta egungo egoera «sostengaezinaz» aritu da.

Jaizkibelgo uholdeak saihesteko 1,4 milioi euro inbertituko ditu aldundiak

«Jaizkibel ekialdeko hegaleko erreketatik datozen urak itsasora desbideratzeko eta urak itsasoratzeko» asmoa du proiektuak. Irun zein Hondarribiko alkateek txalotu egin dute egitasmoa.

Irungo Harrera Sarea

Uda honetan 1.000 lagun inguru artatu ditu Irungo Harrera Sareak

Uztailetik, hilabetean 300 migratzaile inguru artatu dituzte boluntarioek. Aurten ere Belaskoenea auzoko aterpea hutsik geratu dela salatu dute.

Osakidetzako langileen borrokarekin bat egingo dute pentsiodunek

Bihar (hilak 18) Irungo Dunboa eta Iturrino anaiak anbulatorioetan Osakidetzako sindikatuek deitutako mobilizazioetara batu dira Txingudiko Pentsiodunak.

Mugikortasunaren Europako Astean autorik gabeko hiria bultzatuko dute Irunen

Gaiarekin sentsibilizatzeko asmoz, kanpainako irudi batzuk sare sozialetan elkarbanatu dituzte, ibilbideak eta jarduerak autorik gabe egitera gonbidatuz. Horrez gain, jarduera ugari antolatu dituzte.

Moria kanpamenduko «tragediaren aurrean jarrera aktiboa eta solidarioa» eskatu du EH Bilduk

Greziako Lesbos irlako errefuxiatuen kanpamenduaren egoeraren gaineko irakurketa egin du taldeak. Hilaren 25ean mozio bat erregistratzeko asmoa dute.

COVID-19agatik hamalau positibo gehiago azken orduetan Bidasoan

Atzoko datuekin alderatuta, biderkatu egin da COVID-19agatik kutsatutakoen kopurua Bidasoan.

Korrokoitzeko Hiri Antolamendu Plan Berezia onartu du udalak

16.000 metro koadroko eremua hobetu, berregituratu eta berritzeko proiektuaren hasierako fasean sartu da udala.

Udal bulegoak irekitzeko eskatu du Abotsanitzek

Kontingentzia planaren bidez bulegoak egokitu ziren baina oraindik ez dituzte ireki, salatu du udal taldeak.

Irun Zuzenean Ficoban da irailaren 26an

Sua,Kulto Kultibo eta Carolina Durantek joko dute aurtengo edizioan. Sarrerak asteartean (hilak 22) egongo dira eskuragarri.

Mugikortasun iraunkorra, Energia argitu programaren lehen tailerra

Argitu programa 2017an abiatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen sailak. Efizientzia energetikoa lortu nahi da programaren bidez, baita zaurgarritasun eta pobrezia energetikoari aurrea hartzea ere.

Kutsatzeak ekiditeko musukoaren erabilera egokian indarra jartzen ari dira agintariak.

Udal talde sozialistari ondo iruditzen zaio ikasleei musukoak banatzearen erabakia, baina "urritzat" jo du

Pertsona eta familia zaurgarri guztiei musukoak banatzeko eskatu du Iosu Alvarezek udal gobernuari.

Irunen, COVID-19 positiboen gorakada berriz ere

Osasun Sailak gaur jakinarazi duten datuen arabera, azken orduetan hemezortzi kutsatu gehiago izan dira Irunen eta beste hiru Hondarribian.

'Barrenetik' dinamikaren barruan 'Joseba eta Myriam' solasaldia argitaratu du Guztion Alardeak.

Ixabel Alkain, erreferente Lanzaroteko Playa Honda ikastetxean

Astelehenean jakin zen txio baten bidez Lanzaroteko Playa Honda ikastetxean Ixabel Alkain emakume erreferentetzat zutela.

Ahalduntze eskolak modu presentzialean eta online bidez eskainiko ditu ikastaroak

Abendura bitarte ikastaro mordoa antolatu ditu Berdintasun sailak. Eskolez gain, aurten ere autoestimu tailerra eskainiko dute.

COVID-19ak kutsatutakoen kopurua apaltzen ari da Bidasoan

Osasun Sailak atzo jaso zituen datuen arabera, Irunen zortzi kutsatu gehiago daude koronabirusagatik, eta Hondarribian beste hiru.

Gehiago